Santillana Proiektuak

9. TEKNOLOGIA BERRIEN ETA INTERNETEN ERABILERA Teknologia berriek eta Internetek eragindako iraultzari esker, gaurko haurrek informazio ugari eta mota askotakoa dute eskura, lehen pentsa ezin beste. Interneten eta teknologia berrien erabilera egokia da informazioa bilatzeko eta tratatzeko, baina, jakina, irakasleek aukera izango dute erabakitzeko iturri horiek erabiliko dituzten, beste iturri batzuk erabiliko dituzten (liburuak, aldizkariak, etab.) edo bi iturri motak erabiliko dituzten. 10. TREBAKUNTZAREN EBALUAZIOA Ebaluazioa funtsezko fasea da ikaskuntza-prozesuan. Santillana PROIEKTUETAN, ebaluazioa trebakuntza-prozesuaren ebaluazioa den aldetik dago pentsatuta, gogoeta egiteko une bat den aldetik. Hobetzeko ebaluatzen da. Proiektutako lan-metodologia kontuan hartuta, mota askotako ebaluazio-tresnak erabiltzen dira: porfolioa, errubrikak, metakognizio-eskalak eta galdetegiak. Ikasleen autoebaluaziorako tresnak eskaintzen dira, bai eta irakasleek ebaluatzeko tresnak ere. 10

RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=