Santillana Proiektuak
12 Zure ikastetxeari eta ikastaldeari izaera pertsonala emateko aukera bat Proiektukako ikaskuntzak balioa ematen die zure eskolari eta ikasgelari. • Oso motibatzailea da ikasleentzat • Metodologia berritzaile bat bultzatzen du • Familia askok balioesten dute Gainera, Santillana PROIEKTUAK material irekia eta malgua dira, eta ikastetxeei aukera ematen diete beren hezkuntza-proiektua sortzeko. • Proiektuak urratsen arabera daude antolatuta, ez ikasmailen arabera; hala, irakasleak askatasun handiz erabaki ahal izango du zer proiektu landu nahi dituen maila bakoitzean edo ikastalde bakoitzean. • Proiektu bakoitza osatzen duten atazak ez daude elkarri lotuta; horrenbestez, ez da beharrezkoa ataza bat egitea hurrengoa egin ahal izateko, ez eta aurkeztutako ordenari jarraitzea ere. Atazak ez daude zenbakituta, ez eta jarduerak ere. Hala, irakasleak askatasun osoa izango du nahi duen ordenari eta sekuentzia didaktikoari jarraitzeko. Eta, jakina, irakasleak beste ataza batzuk gehitu ahal izango dizkio proiektuari edo, hala nahi izanez gero, aukera izango du proposamenetako batzuk ez egiteko.
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=