Santillana Proiektuak
13 Proiektuak 6 aste inguru irauteko daude pentsatuta, astean 3 ordu inguru eskainita. Hala ere, nahi izanez gero, laburtu eta luzatu egin daitezke; izan ere, atazak independenteak dira elkarrekiko eta aukera ematen dute horietako bakoitzean nahi adina sakontzeko. Era berean, izaera modular horri esker, proiektua eskola-ordutegiarekin bat etor daiteke. Hala, proiektua aurrera eramateko zenbait modu daude: • Natura Zientziei eta Gizarte Zientziei dagokien ordutegian, arlo horietako edukiak baitira proiektuaren oinarri nagusia. • Proiektuen metodologiarako astean gordetako ordutegian. • Hiruhileko bakoitzean, metodologia honetarako gordetako aldi batean; adibidez, proiektuen astea edo proiektuen hamabostaldia. Nola txertatu ditzaket proiektuak nire ikastaldean?
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=