Santillana Proiektuak
3 Amaierako lana. Azken produktua prestatzea eta hura jendaurrean aurkeztea eta zabaltzea. Zer ikasi dut? Proiektuan landutako edukien ebaluazio-fitxa. Amaierako gogoeta pertsonala eta balorazioa, ikaslearen beraren lanari eta talde-lanari buruz. PROIEKTUAREN AMAIERA Zirkuituan jokatzeko, beharrezkoa izango da guztiok lankidetzan aritzea. BIDE-HEZKUNTZAKO ZIRKUITU BAT Kalean,oinezkoak,bide-seinaleak, ibilgailuak,eta agian,zirkulazio-agente bat ikusiko dituzu.Galdetu al diozu inoiz zure buruari nola antolatzen diren? Hori ulertzeko,zirkulazio-zirkuitu batean jokatzea eta bide-hezkuntzari buruz ikasitako guztia probatzea proposatzen dizugu. Zirkuitua jolastokianedo ikasgelako lurreanegin dezakezue. Talde bakoitzak ibilgailuak, semaforoak eta zirkulazio-arauen liburuxkak jarriko ditu. Zirkuituan jokatzekoarauak etataldeko kidebakoitzaren atazaadostu eginbeharko dituzue. 45 ZIRKUITUA Marraztu galtzada eta bi espaloi kartoi mehean. Marraztu elementu hauek ere: Bidegorria, bus-geltoki bat… jar ditzakezue. Jarri kartoi mehe guztiak lurrean, zirkuitua egiteko. Kartoi mehe bakoitza lauki bat izango da. Gehitu egindako semaforoak. Osatu gutun-azaleko bide-seinaleak eta jarri zirkuituan. Egineraikinak ,kale-argiak,gasolindegiren bat, ibilgailuelektrikoentzako kargagunebat,paperontziak… Aukeratu irteera bat eta helmuga bat. Galtzada eta espaloiak marrazteko, errespetatu beti eredu honen neurriak: Bidegurutzea Oinezkoen pasabidea Bihurguneak Biribilgunea 10 zentimetro 22 zentimetro 10 zentimetro 46 JOKOAREN FITXAK Talde bakoitzak bere fitxak prestatu behar ditu. Gainera, dado bat egin behar da, edo etxetik ekarri. JOKALARIAK Orain, taldekokide bakoitzakzerzeregin izango duenerabakibeharda. Egin gurpildun ibilgailu bat eta erabili atazetako batean egindako ibilgailua ere. IBILGAILUAK Egin oinezkoen irudiak plastilinarekin. Nahi baduzue, jarri zuen argazkiak oinezkoei. OINEZKOAK Jaurtitzaileak dadoa jaurtiko du eta zer zenbaki atera den esango dio taldeari. Gidariek ibilgailuak zirkuituan zehar mugituko dituzte. Oinezkoak zirkuituan zehar ibiliko dira beren fitxekin. Zirkulazio- agenteak adiskideen mugimenduak kontrolatuko ditu. 47 18
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=