Santillana Proiektuak
20 Nola dago antolatuta Santillana PROIEKTUEN eskaintza? Proiektuak urratsetan antolatuta daude; hala, malgutasun handiagoa eskaintzen dute, eta irakasleei aukera ematen diete egokienak iruditzen zaizkienak aukeratzeko. Hiru urratsetan daude sailkatuta, eta ikasmaila hauekin datoz bat: Hasierako URRATSA. Lehena. I. URRATSA. Lehena eta bigarrena. II. URRATSA. Hirugarrena eta laugarrena. III. URRATSA. Bosgarrena eta seigarrena. Nolanahi ere, posible litzateke II. URRATSEKO proiektu bat bosgarren mailan egitea, adibidez; izan ere, material irekia denez, zenbait sakontasun- mailaz garatu daiteke. Santillana PROIEKTUEN hasierako katalogoan bederatzi proiektu eskaintzen dira. Horietatik lauk Gizarte Zientziei lotutako gaiak lantzen dituzte, eta bostek, Natura Zientziei lotutako gaiak.
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=