Santillana Proiektuak

4 Jakin-mina gizakiaren funtsaren parte da. Gaur egun, neurozientziak esaten digunaren arabera, jakin-min izpi hori gabe ezinezkoa da ikaskuntza iraunkor bat eskuratzea eta ikasi bitartean zoriontsu izatea. Eta Francisco Mora neurozientzialariaren hitzetan, « maite dugun hura baino ez dugu ikasten ». Gizakiak berezkoa du egitea eta egiten ikastea : pentsatzen, gogoeta egiten, plangintza taxutzen, idazten, margotzen, eraikitzen… Jakin-mina eta ikaskuntza aktiboa bereziki haurtzaroan jartzen dira agerian. Duela ia ehun urte, John Dewey filosofo eta pedagogoak ikerketa-komunitate bat den aldetik pentsatu zuen eskola, ikasleen hazkuntza intelektuala eta pertsonala sustatzeko moduko hezkuntza-esperientzia motibatzaileak, interesgarriak eta garrantzitsuak bizitzeko leku bat den aldetik.

RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=