Santillana Proiektuak
6 Zer oinarri metodologiko dituzte Santillana PROIEKTUEK? 1. EMOZIOAK, IKASKUNTZAREN ERAGILE Santillana PROIEKTUAK ikasleen gogoberotasuna eta jakin-mina sustatzen dituzten ikaskuntza-egoera motibatzaileetan daude oinarrituta, eta erronkak eta problemak ebatziz garatzen dira. Hala, ikasteko giro dinamikoa, atsegina eta positiboa sortzen da, eta ikasleek errazago ikasiko dute. Santillana PROIEKTUETAKO atazak gogo-pizgarriak dira, ahalegina eskatzen baitute eta erronka baitira ikasleentzat. 2. BIZITZARAKO HEZTEA: GAITASUNAK, ADIMENAK ETA BALIOAK GARATZEA Bizitzarako heztea herritar adituak prestatzea da, hau da, ezagutzak egoera errealetan aplikatzeko gai izango diren ikasleak prestatzea. Etengabe aldatzen ari den mundu honetan jarduteko gai direnak, erabakiak hartzeko gai izango direnak, herritar kritikoak eta arduratsuak. Santillana PROIEKTUEK gaitasunen eta adimenen garapena sustatzen dute, bai eta banakako nahiz taldeko zenbait balio ere, hala nola ingurumenarekiko errespetua, giza eskubideen errespetua eta pertsonen duintasuna.
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=