Santillana Proiektuak
5. IKASKUNTZA KOOPERATIBOA Santillana PROIEKTUETAN zenbait lan-dinamika txandakatzen dira (banaka, bikoteka, taldetxotan eta ikastalde osoak egitekoak) , ikasleek ikaskuntza-esperientziak aberastu ditzaten eta banaka ikasteko eta gogoeta egiteko gaitasuna gara dezaten, bai eta elkarrekin zeina taldean lan egiteko gaitasuna gara dezaten ere. Jarduera batzuek ikasle batek beste bati irakats diezaion proposatzen dute, bai baitakigu denok ikasteko modurik onena besteei azaltzeko ahalegina egitea dela. Horren guztiaren ondorioz, Santillana PROIEKTUEK gaitasun emozionalak, pertsonarteko adimena eta adimen intrapertsonala ere garatzen dituzte. 6. DIZIPLINARTEKOTASUNA Santillana PROIEKTUAK diziplinartekoak dira. Proiektu bakoitzaren ardatza Natura Zientziekin edo Gizarte Zientziekin lotutako gai batean dago oinarrituta, baina gainerako ikasgaiekin lotutako kontzeptuak eta prozedurak ere aurkezten dira. Horren guztiaren ondorioz, ikasleen ikaskuntza-esperientzia aberastu egiten da. 8
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=