Santillana Proiektuak

9 7. IKASTEN IKASTEA Proiektutako lanari esker, haurrek beren ikaskuntzan agintzen dute, eta horrek ikasleen autogestioa sustatzen du. Hori dela eta, autoebaluazioa puntu garrantzitsua da Santillana PROIEKTUETAN. Ikasleak berak ikasitakoari buruz egingo du gogoeta proiektuaren hasieran, ataza bakoitzaren amaieran eta proiektuaren amaieran; hala, akatsetatik ikasi ahal izango du, beldurra galduko dio huts egiteari, hobeto ezagutuko ditu bere burua, bere ahulguneak eta indarguneak, eta adimen intrapertsonala garatuko du. 8. DESBERDINTASUN INDIBIDUALEN TRATAERA Haur bakoitzak bere nortasuna du, bere gustuak ditu, gaitasun batzuk garatuta ditu eta beste batzuk ez hainbeste, aurretiko ezagutza batzuk ditu, bai eta abiapuntu berezia ere. Santillana PROIEKTUAK modu ireki eta malguan daude sortuta, ikasle bakoitzak bere erara garatzeko aukera izan dezan.

RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=