Katalogoa 1-6 Lehen Hezkuntza Egiten Jakin Zurekin

Ikasle motibatuak Neurozientziaren alorreko ikerketek erakutsi digute motibazioa, emozioa eta ikasteko jakin- mina direla ikaskuntzaren palanka ahaltsuenak. Egiten Jakin Zurekin proiektuak jolasaren alorreko zenbait dinamika hartzen ditu barnean, eta horiei esker, ebaluazioa dibertsio, erronka eta desira bihurtuko duzu. Unitate bakoitzaren ebaluazioa erronka gisa dago aurkeztuta, eta hori ebatziz gero, zenbait intsignia lortzeko aukera izango dute. Gainera, ikasle bakoitzak avatar bat sortzeko aukera izango du. Avatar horiek bilakatuz joango dira, ikasleak eskolan eta beste ikaskideekin dituen jarreragatik, ahaleginagatik eta portaeragatik jasoko dituen sariei esker. Gamifikazioa Honako hauek izango dituzu: Jolas bat ikasturte bakoitzeko – LH 1: Munstro-ehiztariak. – LH 2: Superheroiak. – LH 3: Espazioan barrena. – LH 4: Hiri galduaren bila. – LH 5: Ibiltari nekaezinak. – LH 6: Iraganaren zaindariak. 8

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz