Katalogoa 1-6 Lehen Hezkuntza Egiten Jakin Zurekin

Egiten Jakin Zurekin jaio da Gauza asko gertatu dira; batzuk munduan eta beste batzuk zuen ikastetxean, baina den-denak garrantzitsuak dira. Egiten Jakin proiektuak erreferentzia izaten jarraitzen du zuen hezkuntza-jardunean: motibatzailea da, zehatza, erabilgarria, eta funtzionatzen du; ikasleek hobeto ikasten dute. Badakigu pozik zaudetela. Horregatik, proiektu honekin jarraituko dugu. Atsegin duzue haren izena, zer ideia helarazten duen, zer irakas- eta ikas-eredu duen atzean, bai eta zer egitera bultzatzen duen ere. Zubia-Santillana argitaletxean, badakigu hezkuntza-proiektu dinamikoa izan nahi badugu kanpoko nahiz barneko aldaketak kontuan hartu behar ditugula, hezkuntzaren protagonistei entzun behar diegula eta erabakiak hartu behar ditugula. Eta horixe egin dugu. Urte hauetan guztietan zuen ondoan egon gara, zuei entzuten, zuekin hitz egiten, zuen galderei erantzuten, eta asko ikasi dugu egunero ikasgeletan ematen dituzuen balio handiko erantzunetatik. Abagune guztiek hobetzeko aukera ematen dutela uste dugunez, proiektu honekin jarraituko dugu, baina hobetu egingo dugu.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz