Matebai 1-4
Ikastetxe askotan ezartzen ari diren Matematika irakasteko eta ikasteko metodologia berriei erantzutea . Metodologia horiek zenbakien deskonposizioan oinarritutako algoritmo irekiak proposatzen dituzte. Haurrei pentsatzeko malgutasuna eta Matematikarako gaitasuna garatzen laguntzea ; izan ere, ezaugarri horiek beharrezkoak dira proposatutako problemak ulertzeko, barneratutako ezagutzak aplikatzeko eta beren arrazoitzeko gaitasunari eta matematika- abileziei ondoen egokitutako ebazpen-estrategiak aukeratzeko. Matematika entretenigarria eta errealitateari lotua aurkeztea , ikasleentzat erakargarria, eta aukera emango diena edukiak erraz ulertzeko. Proiektuaren helburuak Material irekia eskaintzea, ikasgela bakoitzean egon daitezkeen beharrak asetzera bideratuta dagoena , eta irakasleari askatasuna emango diona programazioa egiteko eta arloko zer eduki, noiz eta nola irakatsiko dituen erabakitzeko.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=