Santillana Proiektuak

4 5. IKASKUNTZA KOOPERATIBOA Santillana Proiektuek gaitasun emozionalak, pertsonarteko adimena eta adimen intrapertsonala ere garatzen dituzte. Santillana Proiektuetan zenbait lan-dinamika txandakatzen dira (banaka, bikoteka, taldetxotan eta ikastalde osoak egitekoak), ikasleek ikaskuntza-esperientziak aberastu ditzaten eta banaka ikasteko eta gogoeta egiteko gaitasuna gara dezaten, bai eta elkarrekin zein taldean lan egiteko ahalmena eskura dezaten ere. 2. BIZITZARAKO HEZTEA: GAITASUNAK, ADIMENAK ETA BALIOAK GARATZEA Santillana Proiektuek gaitasunen eta adimenen garapena sustatzen dute, bai eta banakako nahiz taldekako zenbait balio ere, hala nola ingurumenarekiko errespetua, giza eskubideen begirunea eta pertsonen duintasuna. 1. EMOZIOAK, IKASKUNTZAREN ERAGILE Santillana Proiektuak ikasleen gogoa eta jakin-mina kitzikatzen dituzten ikaskuntza-egoera motibatzaileetan daude oinarrituta, eta erronkak eta problemak ebatziz garatzen dira. Zer oinarri metodologiko dituzte Santillana PROIEKTUEK? 4. PENTSATZEN IKASTEA Santillana Proiektuen bidez, ikasleek hainbat atazari eta erronkari egin beharko diote aurre, eta horretarako, analisirako, sintesirako eta pentsamendu sortzailerako gaitasunak jarri beharko dituzte abian. Pentsamendua eskemen eta mapa mentalen bitartez ikusaraztea eta antolatzea oso jarduera garrantzitsuak dira gure proiektuetan. 3. IKASKUNTZA AKTIBOA: EGITEN IKASTEA Santillana Proiektuetan , besteak beste, ikasleek ikertuz, beste batzuekin eztabaidatuz, galdetuz, problemak ebatziz eta trepetak eraikiz ikasiko dute. Hau da, ekintza eta produktu errealak eta esanguratsuak eginez.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz