Santillana Proiektuak

5 6. DIZIPLINARTEKOTASUNA Proiektu bakoitzaren ardatza Natura Zientziei edo Gizarte Zientziei lotutako gai batean dago oinarrituta, baina gainerako ikasgaiei lotutako kontzeptuak eta prozedurak ere ukitzen dira. 8. DESBERDINTASUN INDIBIDUALEN TRATAERA Santillana Proiektuak modu ireki eta malguan daude sortuta, ikasle bakoitzak bere erara garatzeko aukera izan dezan. 10. TREBAKUNTZAREN EBALUAZIOA Proiektukako lan-metodologia kontuan hartuta, mota askotako ebaluazio- tresnak erabiltzen dira: porfolioa, errubrikak, metakognizio-eskalak eta galdetegiak. Ikasleen autoebaluaziorako tresnak eskaintzen dira, bai eta irakasleek ebaluatzeko tresnak ere. 7. IKASTEN IKASTEA Autoebaluazioa puntu garrantzitsua da Santillana Proiektuetan . Ikasleak berak ikasitakoari buruz egingo du gogoeta proiektuaren hasieran, ataza bakoitzaren amaieran eta proiektua bukatutakoan; hala, akatsetatik ikasi ahal izango du, beldurra galduko dio huts egiteari, hobeto ezagutuko ditu bere burua, bere ahulguneak eta indarguneak, eta adimen intrapertsonala garatuko du. 9. TEKNOLOGIA BERRIEN ETA INTERNETEN ERABILERA Interneten eta teknologia berrien erabilera egokia da informazioa bilatzeko eta tratatzeko, baina, jakina, irakasleek aukera izango dute erabakitzeko iturri horiek erabiliko dituzten, beste iturri batzuk erabiliko dituzten (liburuak, aldizkariak, etab.) edo bi iturri motak erabiliko dituzten.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz