Biologia eta Geologia Prismak
12 Biologia eta Geologia Neurtu zeure burua. Hasteko, lehendik zer dakiten ikusteko eta eduki berriak aipatzeko jarduerak. Ulertu dituzu ideia nagusiak? Edukiak ondo bereganatu dituzten egiaztatzeko jarduerak. Atera informazio garrantzitsuena. Informazioa antolatzeko eta bereganatzeko estrategiak lantzen dira hemen. Informa zaitez. Bideo bat, lantzen den edukiari buruzko informazio guztiarekin. Ebatzi erronka. Edukiarekin zerikusia duen problema bat planteatzen zaie hemen, eta ikasleek ikertu (Interneten) eta formatu digitalean lantxo bat egin beharko dute. Sekuentzia mota honetan sekuentzia estandarreko eduki berberak aurkezten dira, baina ikasgela irauliaren metodologia erabiltzeko moduan antolatuta. Ikasleek aldez aurretik landu ditzaten pentsatuta daude baliabideak eta jarduerak. Sekuentziak bi zati ditu: etxean egitekoa eta ikasgelan egitekoa. ETXEAN Presta zaitez ikasteko. Lehenbiziko pantaila hau aurkibide moduko bat da, ikasleek jakin dezaten, hasieratik, zer urrats izango dituzten sekuentzia guztian; izan ere, etxean egitekoa den lan hau irakaslearen laguntzarik gabe egin beharko dute. Atal honek beti puntu berberak ditu, eta sekuentziako slide hauetan garatuko dira: Sekuentzia motak Flipped sekuentzia Ikasgela irauliaren metodologia
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=