Biologia eta Geologia Prismak
16 Biologia eta Geologia Sekuentzia estandarretako eduki berak lantzen dira mota honetako sekuentzietan, baina metodologia parte hartzailearen eta proiektu bidezko metodologiaren ikuspegitik. Proiektu txikiak dira, oso denbora laburrean eta eduki zehatz batzuk lantzeko sortuak. Ikasleei proposatzen diegun lan gidatuak helburu hauek ditu: Ikertzea eta informazio garrantzitsua ateratzea, gehienetan Interneten bilaketa gidatua eginez. Ukigarria eta manipulagarria den zerbait egitea proiektuarekin lotuta. Talde-lanaren ebaluazioa eta ikasitako edukiaren autoebaluazioa egitea. Idatzizko txostenak egitea. Proiektuaren emaitzak aurkeztea ikasgelan. Batzuetan, ikasle guztiek talde txikitan gai berberari buruz lan egin ahal izango dute. Beste proiektu batzuetan, talde bakoitzak proiektuaren zati bat landuko du, eta gero, osorik jorratuko da edukia, talde bakoitzak bere lana ikastaldera ekarrita. Mikroproiektua sekuentzia Metodologia hartzailearen eta proiektu bidezko metodologiaren hurbilpen bat Sekuentzia motak
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=