Biologia eta Geologia Prismak
17 Biologia eta Geologia Mikroproiektuak sekuentziek egitura hau dute: Hasierako slidea. Zenbait galdera egiten zaizkie ikasleei; behin proiektua amaitu eta emaitza ikasgelan aurkeztutakoan izango dira galdera horiei erantzuteko gai. Gero, zenbait web orri proposatzen dira; haietara jo beharko dute ikerketa egiteko. Web orriak hautatuak izateak ziurtatzen du ikasleek ikertu beharreko eduki guztiak kontuan hartuak direla. Hasiko gara? Zenbait talde proposatzen dira, eta talde bakoitzari lan bat egokitzen zaio. Zereginen banaketa eta garapena. Slide hauetan aurrera eginez garatuko da proiektua, taldeek egin beharreko lana. Slide hauetan beti dago Eraikuntza-aretoa izeneko atal bat; atal horretan, zer lan manipulatibo egin behar duten proposatzen zaie ikasleei. Entregen postontzia. Egindako lanak igotzeko aukera dute ikasleek pantaila honetan. Aurkeztu lana. Egindako lana ikasgelan aurkezteko jarraibideak. Zer moduz aritu zara talde-lanean? Talde-lana ebaluatzeko errubrika. Amaierako ebaluazioa. Amaierako ebaluazioa egiteko testa.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=