Biologia eta Geologia Prismak
Biologia eta Geologia 18 Ikasle aurreratuentzat edo unitateko edukietan interes handiagoa duten ikasleentzat pentsatuta daude erronka sekuentziak. Ez dira edukiak zabaltzeko ohiko proposamenak, baizik eta ikerketarako iradokizunak, gehienetan problema moduko egoeretan oinarrituak. Erronka sekuentziek egitura hau dute: Hasiera. Problema aurkezten eta planteatzen zaie. Garapena. Gaiari buruzko oinarri teorikoa eskaintzen da. Normalean, testu labur baten bidez, eta harekin batera, laguntza gisa, bideoak edo irudiak (infografiak, ilustrazioak, bideoak, etab.). Informa zaitez, eta egin aurkikuntzak. Gaiari buruz ikertzeko zenbait web orriren zerrenda. Jarduerak. Ikasleek ikertuz aurkitu behar dituzten edukietan oinarritutako zenbait jarduera. Orain, erronka. Hasieran planteatutako erronkari erantzuna eman beharko diote azken orrialde honetan. Horretarako, lan labur bat egin beharko dute, eta gero, gehienetan, formatu digitalean entregatu. Erronka sekuentzia Edukiak zabaltzeko Sekuentzia motak
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=