Biologia eta Geologia Prismak
7 Biologia eta Geologia Horrela, ikasgela bakoitzeko errealitatea zein den kontuan hartuz, edukiak lantzeko hiru metodologia hauetatik zein erabili aukeratu ahal izango du irakasleak: estandarra, proiektua edo flipped classroom. Edozein metodologia aukeratzen dela ere, ikasleek eduki berberak landuko dituzte, eta hiruretan helburu berberen lorpen maila ebaluatuko da, metodologia bakoitzak dituen salbuespenak salbuespen. Maila desberdineko sekuentziak ere egon litezke eduki blokeetan: erronka sekuentzia bat (ikertzean eta problemak ebaztean oinarritutako jarduera bat proposatzen da halakoetan, gainerako materiala baino zailxeagoa) eta oinarrizko sekuentzia bat (funtsezko edukiak finkatzeko baliagarria).
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=