Biologia eta Geologia Prismak

Biologia eta Geologia 8 PRISMAKeko sekuentziak zenbait pantailaz osatuta daude; slide esaten diegu horiei. PRISMAKen, ingurune digitalak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatuz aurkezten dira edukiak. Biologia eta Geologian, bideo didaktiko ugari erabiltzen ditugu, labur-laburrak, eduki garrantzitsuenak azaltzeko. Bideoetan informazioa erabat egituratuta dago, eta laguntza moduan errotulutan ageri dira hitz gakoak, ikasleek edukiak errazago ulertu eta gogoratu ditzaten. Ikus dezagun sekuentzia estandar baten egitura, adibide moduan. Sekuentzia estandarra Azalpen bidezko metodologia Sekuentzia motak SEKUENTZIAREN HASIERA Etengabe erreproduzitzen diren irudien eta bideoen gainean egiten da lan (sekuentzia hauetako irudiak ez dira apaingarri hutsak; gehienek informazioa ematen dute, eta horiek interpretatuta egitekoak dira jarduera asko). Sekuentziako lehen slidearen ondoren, edukiak aurkezteko testu motibatzaile bat ageri da hurrengo pantailan. Testuarekin batera baliabide digital bat ere ageri da batzuetan, eta taldean egiteko jardueraren bat ere bai gehienetan.

RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=