Matematika Prismak

20 Matematika Zubia/Santillanaren produktuetan lehen aldiz, PRISMAK konektatuta egongo da gure AIS sistemara, ikaskuntza hobetzeko gure laguntzaile adimendun berrira. AIS adimen artifizialean oinarritutako sistema bat da, eta garrantzi handiko zerbait eskaintzen dio irakasleari: batetik, bere eskoletako aurrerapena aztertzeko behar dituen datu guztiak, eta, gainera, analisi konplexuak, aurreikuspenak eta emaitzak hobetzeko gomendioak. Sistemak proposatu egiten du; noiz eta nola jokatu, irakaslearen erabakia da. Irakasleei lana errazten die, ikaskuntzaren analisirako orain dauden sistema mugatuak baino zenbait urrats harago baitoa: Kontrol panel konplexua Alerta sistema eta gomendioak Informazio adimenduna Sistema prestatuta dago milioika traza datu jaso, kudeatu, eta modu argi, ordenatu eta bisualean aurkezteko, bi adierazle motaren bidez: tradizionalak (kalifikazioa, erabilera denbora, ikusitako baliabideen ehunekoa, aurrerapen orokorra) eta adimendunak. Traza datuei konplexutasun handiko algoritmoak aplikatuz lortzen dira adierazle adimendunak, eta ikasle bakoitzaren portaerari eta liburu digitalekin egin duen lanari buruzko informazio garrantzitsua ematen dute. Santillana Laguntzaile Adimenduna AIS, Santillanak Madrilgo Carlos III Unibertsitatearekin elkarlanean garatutako produktua

RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=