Matematika Prismak

4 Matematika Nolakoa da PRISMAKen Matematika? Ezaugarri orokorrak PRISMAKen Matematika unitatetan antolatuta dago, eta unitate bakoitza, berriz, zenbait eduki bloketan. Unitate guztiek hiru bloke finko dituzte: EGUNEROKO BIZITZAN: ikasleei oso ezagunak zaizkien egoerei buruzko galdera batzuk egiten zaizkie bloke honetan, eta gakoa da haiei erantzuteko aski izango dituztela intuizioa, tradizioa, aurreko urteetatik gogoan dutena, behaketa apur bat… BAINA, ERABILIKO AL DUGU?: aurreko blokearekin lotuta dago hau. Galdera berberak egiten zaizkie, baina orain modu matematikoan erantzungo dute, unitatean ikasitakoa erabiliz. Asmoa da ikasleek ikustea beren intuizioak oinarri matematikoa duela. AMAIERAKO EBALUAZIOA: unitate bakoitzeko funtsezko ezagutzak bereganatu dituzten egiaztatzeko balio duten zenbait jarduera proposatuko zaizkie hemen.

RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=