Matematika Prismak

9 Matematika PRISMAKen Geogebra erabiltzen dugu. Baliabide horiek teoria osatzeko balio dute, eta ikasleei aukera ematen diete jada ikasi duten zerbait edo ondoren ikasi behar duten edukiren bati buruz pentsaraziko dioten zerbait ikusteko. Teoriako slide bakoitzaren ondoren, praktikatu egingo dute ikasleek. Bi jarduera mota daude: Trebatzeko jarduerak: ikasten hasi berritan ikasleek praktikatu dezaten sortutako jarduerak dira. Ebaluagarriak ez diren arren, hauei ere traza egiten zaie, eta irakasleak jarraipena egiten die. Ebaluatzeko jarduerak: zuzenean aplikatzeko ariketak, gogoeta egiteko ariketak eta problemak. Sekuentzia teorikoen amaieran, Zer ikasi duzu? izeneko atala topatuko dute ikasleek; sekuentzian landutako edukien laburpentxo bat da. Gainera, pantaila berean deskargatzeko PDF fitxategi bat ere badago, koaderno teoriko txiki bat egiteko. Laburpeneko pantaila horren ondoren, zenbait jarduera proposatzen dira, bai trebatzekoak, bai ebaluatzekoak.

RkJQdWJsaXNoZXIy OTA4MjI=