e-vocación Santillana

Ñ 1 A m ∞ HEZKUNTZA, GURE PASIOA Santillanan, ondotxo dakigu zeinen garrantzitsua den hezkuntza askotarikoa, irekia eta kritikoa izatea, etorkizun- eta jasangarritasun-balioekin lerrokatua. Irakasleek egunero egiten diote aurre irakaskuntzaren erronka handiari, eta guk haien bidelagun izan nahi dugu. Gure ustean, ikastetxeak eta irakasleak bezain garrantzitsuak dira ikasleak, guztion esku baitago gure proiektuek ikasgelan zentzua izatea. Horrexegatik sortu zen 2008an e-vocación, gure materialak erabiltzen dituzten irakasleak zaintzeko gune esklusiboa. Santillanaren erabiltzaile diren irakasleentzako plataforma digital bat da, filosofia horrekin bat datozen baliabideak eta tresnak biltzen dituena. 2008an sortu zen. 5.000 erabiltzaileri zuzenduriko newsletter batetik abiatu zen. Eta egun Espainiako irakasle guztien % 20 biltzen du. 135.000 irakasle baino gehiagoko komunitatea da. Erabiltzaileen % 96 gogobetetzen du. Estatu osoan erabil daiteke, eta egokiturik dago hizkuntza ofizialetara. E-vocación atariak 10.000 baliabide eta tresna baino gehiago eskaintzen ditu, irakasleari ikasgelako eguneroko lanean laguntzeko, noiznahi, istantean bertan eta ingurune guztiz seguruan: Santillana Liburutegia eta Medialiburua, hezkuntza-baliabideen eta liburu digitalen katalogo zabala, etxean zein ikasgelan lantzeko. Gidaliburuak eta erantzunak, trebakuntza aberasteko. Ebaluazio-probak, ikasleek edukiak barneratu ote dituzten ebaluatzeko. Ikasgelarako programazioak, hezkuntza-edukiak egituratzeko. Jarduera-proposamenak, ikasgelan eta handik kanpo egiteko. Bideo hezigarriak eta bestelako hainbat esteka interesgarri, ikasleen trebakuntza osatzeko. Eta hamaikatxo baliabide partekatu, komunitateko beste kide batzuek emanak. ZER ESKAINTZEN DU PLATAFORMAK? ATARIARI BURUZKO HAINBAT DATU:

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz