Saila Aritu

ARITU saileko Matematikaren gakoak koadernoak gaitasunen araberako lana praktikatzeko eta gaitasunak arian-arian eskuratzen laguntzeko diseinatuta daude. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko curriculumean oinarrituta garatu da edukia, etapa amaitzean, haurrek matematikaren eremuko oinarrizko gaitasunak barneratu ditzaten. Matematikaren lau trebetasunetako gaitasunak –problemak ebaztea, arrazoiketa eta proba, loturak, eta komunikazioa eta adierazpena– landuta, ikasleek ikasketetan aurrera egingo dute. Horrez gain, eguneroko bizitzako askotariko egoerei aurre egiteko gaitasuna eta haien autonomia ere indartuko dituzte. Koaderno bakoitzeko zereginak modu autonomoan landu ahal izateko pentsatuta daude. Fitxa bakoitza egiteko 15-30 minutu behar izango dira. Koaderno bakoitza dagokion ikasmailarekin lotuta dagoen arren, banaka ere egin daitezke, haur bakoitzaren beharren arabera. Koadernoekin batera, erantzunak ere badatoz, bereizita, irakasle eta tutoreei fitxak zuzentzen laguntzeko. Matematika 10 SAILA

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz