Saila Aritu

AURKEZPENA Zein dira Aritu sailaren oinarri metodologikoak? Gaitasunetan oinarrituta ikastea Koadernoetako fitxak eguneroko bizitzako egoeretan oinarritzen dira; egoera horiek izango dira abiapuntu matematikako eragiketak eta dagozkion arrazoiketak egiteko. Fitxak trebetasunen arabera daude multzokatuta, Lehen Hezkuntzako matematikaren eremuko oinarrizko gaitasun guztiak lantzeko aukera eskaintze aldera. Emozioak lantzea Koadernoetako lan-proposamenek haurren jakin-mina eta grina pizten dituzte, eta horren bitartez, ikasteko giro atsegin, ludiko eta positiboa sortzen da. Oinarri-oinarrizko abileziak finkatzea Matematikako Aritu koadernoen bitartez, haurrek eguneroko bizitzan funtsezkoak dituzten matematikako trebetasun eta abileziak garatzea sustatzen dugu. Matematika gimnastika Koaderno sorta berri honekin, ikasleak matematikako oinarrizko eragiketak egiten trebatzen dira, batik bat, idatzizko kalkulua eta buruzko kalkulua, eta ikasten ari diren edo ikasi dituzten eduki matematikoak praktikan jartzen dituzte. 1 2 3 4 11 Matematikaren gakoak

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz