Saila Aritu

Euskarako ARITU koadernoak gaitasunen araberako lana praktikatzeko eta gaitasunak arian-arian barneratzen laguntzeko diseinatuta daude. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko curriculumean oinarrituta garatu da edukia, etapa amaitzean, haurrek hizkuntzaren alorreko oinarrizko gaitasunak barneratu ditzaten. Koaderno bakoitzean fitxak daude, ikasleen gaitasunak garatzea ahalbidetzen duten hizkuntzaren trebetasunen arabera antolatuta: mintzamena, irakurmena, idazmena, eleaniztasuna eta kulturartekotasuna, eta literatura. Koaderno bakoitzeko fitxak modu autonomoan landu ahal izateko pentsatuta daude, eta fitxa bakoitza egiteko 15-30 minutu behar izango dira. Koaderno bakoitza dagokion ikasmailarekin lotuta dagoen arren, banaka ere egin daitezke, haur bakoitzaren beharren arabera. Koadernoekin batera, erantzunak ere badatoz, bereizita, irakasleei eta tutoreei fitxak zuzentzen laguntzeko. Mintzamena lantzeko entzungaiak webgune honetatik deskarga daitezke: santillana.es. Euskara 2 SAILA

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz