Saila Aritu

Euskararen gakoak AURKEZPENA Zein dira Aritu sailaren oinarri metodologikoak? Gaitasunetan oinarrituta ikastea Eguneroko egoerak abiapuntu izanik, komunikazio-trebetasunak sustatzen dira ahoz adierazteko jardueren bitartez, banaka eta taldeka, baita idazketa ere, askotariko baliabideen bitartez. Askotariko entzungaiak eta goi-mailako literatura-lanen atalak ere badira. Proposamenen bitartez, ikasleak literaturaren mundura eta mundu horretako protagonistengana hurbiltzen dira. Emozioak lantzea Hizkuntzaren bitartez emozioak transmititu daitezkeela jabetuko dira haurrak, eta emozioak ulertzeko eta antolatzeko tresna bihurtuko da. Dinamika hauek, gainera, ikasleen autoestimua eta izaera kritikoa sustatzen dituzte. Pentsamendu-estrategiak eta -errutinak Trebetasun bakoitzari dagozkion fitxetan, pentsamendu-patroiak ezartzera bideratutako jarduerak daude; pentsamendu-patroi horiek kontzeptuak eta ideiak antolatzeko lagungarri dira, baita haiek hobeto ulertzeko ere. Hizkuntza-jolasak Fitxa multzo bakoitzaren amaieran, jolas-jarduera bat proposatzen dugu, pentsatzeko eta ikasitakoa aplikatzeko, eta hartara, urrats bat aurrera egingo dute ikasitakoa finkatzen, ongi pasatzen duten bitartean. Jarduera horien bidez, ikaskideen arteko lankidetza ere sustatzen da. 1 2 3 4 3

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz