Saila Aritu

LH 3ko koadernoaren lagina 5 Irakurmena 1.a 2.a 3.a 4.a 5.a IRAKURRI ONDOREN... 1. Zein da testuaren helburua? 2. Testuak bi zati ditu. Zeri buruzkoak dira? 3. Zenbat urrats egin behar dira, kartoizko etxea egiteko? Zer hitzek adierazten dute urratsen ordena? 4. Zure ustez, marrazkiek laguntzen al dute testua hobeto ulertzen? 5. Idatzi hitz hauetako bakoitzaren aurkako esanahia duen hitz bat: handia itsatsi aurrean  Hitz egin taldeko beste kideekin jarraibideak ordena egokian betetzearen garrantziaz eta hala ez egitearen ondorioei buruz. TESTUTIK HARAGO... 19 IRAKURRI... 1. FITXA Kartoizko etxe bat Gogoko al dituzu eskulanak? Zer motatakoak? Hitz egin horri buruz ikaskideekin. Nola egin behar duzu? Lehenik, kaxaren azpiko aldea moztu eta kendu behar duzu, kartoizko etxearen lurra zure gelako lurra izan dadin. Ondoren, marraztu atea eta leihoak arkatzez. Gaizki ateratzen bazaizkizu, ezabatu eta berriro marraztu ditzakezu. Zuk nahi duzun tamaina eta forma dutenean, gainmarratu errotuladorez. Kuter bat erabiliz, markatutako lerroetatik ebaki behar duzu, baina horretarako, eskatu laguntza heldu bati, eta ebaki poliki eta kontu handiz. Bukatzean, itxi kaxaren goiko aldea eta itsatsi enbalatzeko zintarekin. Teilatu laua eginda dago! Gero, ebaki arrautza-ontziak. Teilatu lauaren baranda egiteko balioko dizute. Nahikoa da arrautza-ontzien zatiak kaxaren goiko aldeko ertzetan itsastea. Puntek gora begira geratu behar dute, gandor txiki baten itxura izateko moduan. Azkenik, margotu kaxa osoa gustuko duzun kolore bateko tenperarekin. Eta ez ahaztu teilatu laua! Pintura lehortzen denean, eman beste geruza bat. Etxea edertzeko, zerrenda apaingarriren bat itsats dezakezu, leihoen aurrean loreontziak margotu ditzakezu edo ate gainean zenbaki bat… Primeran geratuko zaizu! Zer beharko duzu? Kartoizko kaxa handi bat. Kartoizko arrautza-ontziak. Koloretako tenperak. Pintzel bat. Errotuladoreak. Guraizeak eta kuter bat. Enbalatzeko zinta itsasgarria. 18

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz