L E H E N H E Z K U N T Z A digitala Eskaintza Zure ikasgelarako soluzio digitalik biribilena
Santillanak etengabe berritzen ditu bere materialak eta tresnak, zuri ikasgelarako soluzio digitalik biribilena eskaini ahal izateko.
MediaLiburua Santillanaren ikasliburu digitala. Paperezko liburuaren bertsio interaktiboa da, eta askotariko multimediabaliabideak dakartza. Aula Virtual 4 Hezkuntza-plataforma honek ikasgelan zein ikasgelatik kanpo digitalki lan egiteko behar dituzten tresnak eskaintzen dizkie ikasleei. e-vocación Irakasleek soilik erabiltzeko gunea da. Horretan, ikasgai bakoitzerako materialak, baliabideak, esperientzia didaktikoak eta puntu-programa izango dituzu eskura. L E H E N H E Z K U N T Z A Hona hemen ikasgelan lan egiteko eskaintzen dizkizugun tresna digitalak:
BERRIA! 2 Zure ikasgelarako soluzio digitalik biribilena Santillanaren hezkuntza-plataforma da, eta ikasgelako egunerokotasunean behar dituzun tresna guztiak eskaintzen dizkizu. Aula Virtual 4 edonolako gailuetan erabil dezakezu, bai Windows, Linux, Android eta abarren aplikazio gisa bai av.santillana.es webgunean bertan. Ezagutu edozein gailutan funtzionatzen duen aplikazio hau, eta gozatu zure egunerokotasuna arinagoa eta errazagoa egingo duten eduki, baliabide eta tresnez. Edukiak Liburutegia gunean, Santillanaren baliabide digital hauek dituzu eskura: Nire liburuak: Santillanako MediaLiburuak aurkituko dituzu. Nire taldeak: ikastalde bakoitzeko ikasleen zerrenda ikusiko duzu. Agenda: zure eskolak markatu ahalko dituzu, eta ordutegiak eta abar zehaztu. Mezuak: ikasleekin harremanetan egoteko aukera emango dizu. Bertaratzea: ikasleak eskoletara datozen ala ez kontrolatzeko tresna. Baliabideak: denetariko informazio igo ahal izango duzu, hala nola bideoak, irudiak, audioak, etab. Notak: notak kalkulatzeko balioko dizute. Aula Virtual 4
3 Erabiltzaileak Nahi adina Lantalde sortu ahal izatea da Aula Virtual plataformaren ezaugarri interesgarrienetako bat. Eratu behar adina talde ikastaldeen kontrola eta erregistroa eramateko, ikasleei noten berri emateko, etxerako lanak agintzeko edo ikasleekin zuzenean eta arin komunikatzeko. Atazak Aula Virtual 4 tresnak ikasleen aurrerapena gainbegiratzeko eta ebaluatzeko sistema bat eskaintzen dizu. Jarduerak eta kalifikazioak kudeatzeko eta haien jarraipena egiteko metodo bat, alegia. Gai jakinak oinarri hartuta, zure eskoletarako atazak sortu ahalko dituzu, betiere gai hori Santillanaren aplikazioetan eskura dituzun liburuetako batean lantzen bada. Gai horren barruan, nahi adina ataza sortu ahalko dituzu. Ikusi Ikasgela Birtualaren demo bat, hemen: santillana.es/aula-virtual. 4
1. Segurtasuna eta pribatutasuna Gure produktu guztien erabilgarritasuna, segurtasuna eta sarbidea hobetzeko egiten dugu lan egunero. Gure helburua da gure erabiltzaile guztien datu pertsonalen babesa hobetzea eta finkatzea, haien informazio akademikoaren konfidentzialtasuna mantentzea eta Santillanaren jabetza intelektuala babestea. Santillanan bermatzen dugu ez dela ikasle eta irakasleen identitatea faltsutzen, eta pasahitzak lapurtuz edo galduz gero, haiek aldatzeko prozesua modu azkarrean egiten dela, eskatutako lege- eta segurtasun-eskakizun guzti-guztiak betez. Konpromisoa hartzen dugu zure plataforma digitalen funtzionamenduarekin eta horietarako sarbidearekin zuzenean lotuta ez dagoen datutratamendurik ez egiteko. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, mesedez jarri harremanetan gurekin, helbide honetara idatzita: dpo.spain@sanoma.com 2. Laguntza eta sorospena Aula Virtual 4 plataformak haren funtzioei buruzko gida eta orientazioa ematen duen laguntza-sistema du. Zeregin nagusiak azpimarratu eta plataforman informazio zehatza bilatzea errazten du. Horretaz gain, AV4ren aukera eta tresnen informazio zehatza eskaintzen duten bideotutorial eta urratsez urratseko gida ugari dituzu eskura. 3. Kudeatzeko autonomia AV4rekin autonomia osoa duzu zure informazioa zuzenean plataforman kudeatzeko. Baimen bat baino gehiago gehitu ditzakezu, zure profiletik liburu berriak sartu, zure datuak eguneratu (helbide elektronikoak, pasahitzak, erabiltzaileak, etab.)... Gainera, zure eduki digitalak pertsonalizatu eta sortu, eta zure ikasleekin partekatu ahalko dituzu zenbait atalen bidez, hala nola Nire liburuak eta Baliabideak atalen bidez. 4. Eguneratze automatikoak Hala, bermatzen dugu AV4 eguneratuta egongo dela beti azken bertsioaren arabera, eta zuk ez duzula ezer egin beharko. Interneterako konexioa duzun unean sinkronizazioa egingo da eta aplikazioa eguneratu egingo da. 4 Funtsezko 7 ezaugarri:
5. Irudi eta diseinu berria Diseinu berria eta nabigazio atseginagoa, zure esperientzia ere hurbilagoa eta atseginagoa izan dadin. Sakon aztertu ditugu elementuak, hala nola koloreak, irisgarritasuna, tipografia argi eta irakurgarriak, informazioaren antolaketa intuitiboa eskaini ahal izateko, eta hala, esperientzia ona eskaintzeko. Menua argia da, botoiak modu irisgarrian daude kokatuta, eta pantaila modu ilunean jartzeko aukera dago, begietako nekea murrizteko. Gainera, gailu guztietara egokitzen da (mugikorra, tableta, mahai gaineko ordenagailua…). 6. Liburuak ikonotzea Ikonotu zure liburuak eta jarraitu lanean leihoak itxi behar izan gabe, edo maximizatu itzazu, berriz ireki behar izan gabe. Hala, plataformaren barruan beste gai batzuk kontsultatu ahal izango dituzu, eta edozein unetan liburura eta lanean ari zinen orrira itzuli. 7. Edukien trazabilitatea Ikasleek materialen inguruan duten errendimenduaren eta egiten duten erabileraren jarraipena egin ahal izango duzu. Aula Virtual 4 plataformari esker, Nire taldeak panelaren bidez, ikasleen ikasketaren bilakaera modu pertsonalizatuan aztertu ahalko duzu, panelean, taldearen bilakaera ikusten baita begiratu batean. Ikasle eta irakasleen artean edo ikasleen artean dokumentuak eta informazioa partekatzeko aukera ematen du. Eta, horretaz gain, irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazioa errazten da, mezuen bidez erantzunak eman daitezkeelako. Lortu informazio gehiago hemen: https://santillana.cat/Go_to_AV4. 5 4 Aula Virtual 4 plataforman ez da beharrezkoa etengabe Internetera konektatuta egotea.
Edukiak Paperezko ikasliburuaren bertsio digitala da, eta multimediajarduerak, edukiak pertsonalizatzeko tresna interaktiboak eta baliabide-bankuak ditu. Ikasleek zein irakasleek erabil dezakete. Askotariko gailuetan erabil daiteke. Paperezko ikasliburuaren osagarria da. Aula Virtual 4 eta e-vocación guneetan aurkituko duzu. Santillanak etengabe berritzen du bere eskaintza, ikastetxeen beharrei egokitutako materialik onenak sortu eta hezkuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz. Ikasliburuaren osagarri perfektua da MediaLiburua. MediaLiburua 6 Paperezko liburuko edukiak era interaktiboan lantzeko osagarri digitala
Zer aurkituko dut? Ikasgai bakoitzerako ehundaka baliabide digital. Sendotu zure azalpenak eta dinamizatu eskolak askotariko bideoak, jarduerak, entzungaiak, dokumentuak, jokoak, horma-irudi interaktiboak eta estekak baliatuz. Intuitiboagoa, erabilerrazagoa eta arinagoa da. Baliabideak irekitzeko, liburuan ageri diren ikonoak sakatu daitezke, edo bestela, pantailaren ezkerreko aldean dagoen menua erabili. Azken horretan, edukiak motaren arabera sailkatuta ageri dira, eta bilatzaile bat ere baduzu eskura, eskoletan erabiliko dituzun baliabideak erraz aurkitzeko. Irakasten ari zaren bitartean, behar dituzun eduki guztiak ikusgai egongo dira. Sartu baliabideetan eta mugitu laster-leihoak pantailan zehar, ikasleek baliabideak eta ikasliburuko edukiak aldi berean ikusi ahal izateko. Edukiak editatzeko tresna ugari. Nabarmendu, azpimarratu, ezkutatu, ezabatu, oharrak gehitu, marraztu (marrak, geziak, zirkuluak, trazu librea, etab.)... Sortu MediaLiburuaren zeure bertsioa, eta partekatu ikasleekin eta beste irakasle batzuekin. Aula Virtual 4 gunean aurkituko duzu MediaLiburua. Santillanako bezeroak diren irakasleek e-vocacion.es helbidetik ere izango dute sarrera. MediaLiburua ikasliburuaren osagarri perfektua da. 7
Gailu mota hauetan erabil daiteke: PC (Windows eta Linux), MAC, ChromeBook, ADI eta tabletetan (iOS eta Android). Betiko liburuaren modukoa, baina euskarri digitalean. Erabilerraza eta intuitiboa da, eta hainbat multimedia-baliabide ditu, unitateka antolatuta. Bertsio bat irakasleentzat eta beste bat ikasleentzat. Zure MediaLiburuetara sartzeko, Aula Virtual 4 edo beste edozein ikaskuntza-plataforma balia dezakezu. Hitz egin zure saltzailearekin nola egin jakiteko. Nola dabil? 8 e-vocación erabiltzen dutenek irakasleentzako bertsiorako sarbide zuzena dute Liburutegia atalean.
Erabilerraza eta intuitiboa. Edukiak pertsonalizatzeko tresna sinpleak eta funtzionalak ditu. Multimedia-elementuak eta jarduera interaktiboak liburuko orrialdeetan txertatuta daude, haiekin lotura duten edukien ondoan. Baliabide digital osagarrien bankuan edukiak oso erraz eta azkar kontsulta daitezke. Gainera, iragazkidun bilatzaile bat dago, baliabideak arinago aurkitzeko. Tresnen kutxa: azpimarratu, marraztu, etab. Zooma. Abantailak 9 Lortu informazio gehiago eta laginak, hemen: santillana.es/libromedia
+ 150.000 irakasle baino gehiago %96 pozik daude e-vocación Santillanaren fidelizazio-programa Santillanakoa bazara, ez galdu e-vocación guneak ematen dizkizun aukerak! Irakasleek soilik erabiltzeko gunea da. Horretan, ikasgai bakoitzerako materialak, baliabideak eta esperientzia didaktikoak izango dituzu eskura. Santillanaren fidelizazio-programa. 10
Zer da e-vocación? Garrantzia duenari balioa ematen dion eta xehetasun oro aintzat hartzen duen tokia: urtemugak, ikasturte berrira ongietorria, opor onak desiratzeko mezuak, ikasmaterialetako deskontuak... Santillanaren liburutegia eta MediaLiburua. Gidak eta erantzunak. Ebaluazio-probak. Ikasgelarako programazioak. Jarduera-proposamenak. Bideo hezigarriak eta intereseko beste esteka batzuk. Komunitateko beste kide batzuek partekatutako baliabide ugari. 11
Puntu-programa Santillanaren puntu-programak elkarlana sustatzen du, erabiltzaileen ahalegina saritzen du, erabiltzaileak foroetan eta inkestetan parte hartzera bultzatzen ditu, GKEekin elkarlanean aritzeko aukerak sortzen ditu… Single Sign on Erabiltzailea eta pasahitza behin sartzea nahikoa da Santillanaren aplikazio guztiak erabiltzeko. Erabiltzaileak gure sistemetako produktu guztiak eskura izango ditu, beste ekintzarik egin beharrik gabe. Gainera, norberak bere erabiltzailea eta pasahitza kudeatzeko aukera izango du. Etengabeko harremana e-vocación gunearekin eta zure saltzailearekin. 12
Eman izena! Ikasgelako egunerokotasunean beharko duzun guztiaren berri jakiteko eta xehetasunik ez galtzeko, eman izena urrats hauei jarraituz: 1. Sartu e-vocacion.es webgunean, eta egin klik “Eman izena” laukian. 2. Sartu zure xehetasun pertsonalak. 3. Sartu zure irakasle-jardunari loturiko xehetasunak. 4. Egin jarraibideek adierazitakoa, izena ematea lortu arte. 5. Ez ahaztu jasoko duzun e-mailaren bidez zure helbide elektronikoa egiaztatzea. Sartu e-vocacion.es webgunean, eta ikusi zer eskaintzen dizun. 13
14 EduPack-i esker, gure sustapenpackak modu digitalean jasoko dituzu! > SANTILLANAREN PACK BIRTUALA Zer aurkituko dut? Eskuratu zeuk nahi duzun packa, eta deskargatu ikaslearen eta irakaslearen materialen eta eduki digitalen laginak. Oso erraza da! Ezagutu Santillanak datorren ikasturterako duen eskaintza pedagogikoa. edupack.es
Abantailak Gainera, EduPacki esker, honako hauek egin ahal izango dituzu: Formulario baten bidez, harreman zuzena izango duzu Santillanako zure saltzailearekin, gure materialei buruzko edozein kontsulta egin ahal izateko. Katalogoa PDF formatuan kontsultatu ahal izango duzu. 15 Argazkiak: ISTOCK / GETTY IMAGES PLUS: Sisi Liu, Souda, master1305, Lan Zhang, Andrii Medvediuk, Damir Khabirov, wacomka, Davyd Volkov. ARCHIVO SANTILLANA.
1825180 santillana.es EUSKADI-NAFARROA Bizkaia Legizamon poligonoa Gipuzkoa kalea, 31, 1 ezkerra 48450 Etxebarri (Bizkaia) Tel.: 94 426 90 22 irakasleakprofes@santillana.es Gipuzkoa Elorrondo, 5, behea 20180 Oiartzun Tel.: 943 26 11 84 irakasleakprofes@santillana.es Nafarroa Urzainki, 21, behea 31014 Iruñea Tel.: 948 13 23 11 profesnavarra@santillana.es
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz