Eskaintza Digitala Lehen Hezkuntza

1. Segurtasuna eta pribatutasuna Gure produktu guztien erabilgarritasuna, segurtasuna eta sarbidea hobetzeko egiten dugu lan egunero. Gure helburua da gure erabiltzaile guztien datu pertsonalen babesa hobetzea eta finkatzea, haien informazio akademikoaren konfidentzialtasuna mantentzea eta Santillanaren jabetza intelektuala babestea. Santillanan bermatzen dugu ez dela ikasle eta irakasleen identitatea faltsutzen, eta pasahitzak lapurtuz edo galduz gero, haiek aldatzeko prozesua modu azkarrean egiten dela, eskatutako lege- eta segurtasun-eskakizun guzti-guztiak betez. Konpromisoa hartzen dugu zure plataforma digitalen funtzionamenduarekin eta horietarako sarbidearekin zuzenean lotuta ez dagoen datutratamendurik ez egiteko. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, mesedez jarri harremanetan gurekin, helbide honetara idatzita: dpo.spain@sanoma.com 2. Laguntza eta sorospena Aula Virtual 4 plataformak haren funtzioei buruzko gida eta orientazioa ematen duen laguntza-sistema du. Zeregin nagusiak azpimarratu eta plataforman informazio zehatza bilatzea errazten du. Horretaz gain, AV4ren aukera eta tresnen informazio zehatza eskaintzen duten bideotutorial eta urratsez urratseko gida ugari dituzu eskura. 3. Kudeatzeko autonomia AV4rekin autonomia osoa duzu zure informazioa zuzenean plataforman kudeatzeko. Baimen bat baino gehiago gehitu ditzakezu, zure profiletik liburu berriak sartu, zure datuak eguneratu (helbide elektronikoak, pasahitzak, erabiltzaileak, etab.)... Gainera, zure eduki digitalak pertsonalizatu eta sortu, eta zure ikasleekin partekatu ahalko dituzu zenbait atalen bidez, hala nola Nire liburuak eta Baliabideak atalen bidez. 4. Eguneratze automatikoak Hala, bermatzen dugu AV4 eguneratuta egongo dela beti azken bertsioaren arabera, eta zuk ez duzula ezer egin beharko. Interneterako konexioa duzun unean sinkronizazioa egingo da eta aplikazioa eguneratu egingo da. 4 Funtsezko 7 ezaugarri:

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz