Eskaintza Digitala Lehen Hezkuntza

5. Irudi eta diseinu berria Diseinu berria eta nabigazio atseginagoa, zure esperientzia ere hurbilagoa eta atseginagoa izan dadin. Sakon aztertu ditugu elementuak, hala nola koloreak, irisgarritasuna, tipografia argi eta irakurgarriak, informazioaren antolaketa intuitiboa eskaini ahal izateko, eta hala, esperientzia ona eskaintzeko. Menua argia da, botoiak modu irisgarrian daude kokatuta, eta pantaila modu ilunean jartzeko aukera dago, begietako nekea murrizteko. Gainera, gailu guztietara egokitzen da (mugikorra, tableta, mahai gaineko ordenagailua…). 6. Liburuak ikonotzea Ikonotu zure liburuak eta jarraitu lanean leihoak itxi behar izan gabe, edo maximizatu itzazu, berriz ireki behar izan gabe. Hala, plataformaren barruan beste gai batzuk kontsultatu ahal izango dituzu, eta edozein unetan liburura eta lanean ari zinen orrira itzuli. 7. Edukien trazabilitatea Ikasleek materialen inguruan duten errendimenduaren eta egiten duten erabileraren jarraipena egin ahal izango duzu. Aula Virtual 4 plataformari esker, Nire taldeak panelaren bidez, ikasleen ikasketaren bilakaera modu pertsonalizatuan aztertu ahalko duzu, panelean, taldearen bilakaera ikusten baita begiratu batean. Ikasle eta irakasleen artean edo ikasleen artean dokumentuak eta informazioa partekatzeko aukera ematen du. Eta, horretaz gain, irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazioa errazten da, mezuen bidez erantzunak eman daitezkeelako. Lortu informazio gehiago hemen: https://santillana.cat/Go_to_AV4. 5 4 Aula Virtual 4 plataforman ez da beharrezkoa etengabe Internetera konektatuta egotea.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz