Eskaintza Digitala Lehen Hezkuntza

Zer aurkituko dut? Ikasgai bakoitzerako ehundaka baliabide digital. Sendotu zure azalpenak eta dinamizatu eskolak askotariko bideoak, jarduerak, entzungaiak, dokumentuak, jokoak, horma-irudi interaktiboak eta estekak baliatuz. Intuitiboagoa, erabilerrazagoa eta arinagoa da. Baliabideak irekitzeko, liburuan ageri diren ikonoak sakatu daitezke, edo bestela, pantailaren ezkerreko aldean dagoen menua erabili. Azken horretan, edukiak motaren arabera sailkatuta ageri dira, eta bilatzaile bat ere baduzu eskura, eskoletan erabiliko dituzun baliabideak erraz aurkitzeko. Irakasten ari zaren bitartean, behar dituzun eduki guztiak ikusgai egongo dira. Sartu baliabideetan eta mugitu laster-leihoak pantailan zehar, ikasleek baliabideak eta ikasliburuko edukiak aldi berean ikusi ahal izateko. Edukiak editatzeko tresna ugari. Nabarmendu, azpimarratu, ezkutatu, ezabatu, oharrak gehitu, marraztu (marrak, geziak, zirkuluak, trazu librea, etab.)... Sortu MediaLiburuaren zeure bertsioa, eta partekatu ikasleekin eta beste irakasle batzuekin. Aula Virtual 4 gunean aurkituko duzu MediaLiburua. Santillanako bezeroak diren irakasleek e-vocacion.es helbidetik ere izango dute sarrera. MediaLiburua ikasliburuaren osagarri perfektua da. 7

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz