Erabilera-gida Aula Virtual 4

ERABILERA-GIDA

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 2 Aula Virtual 4 Zubia-Santillanak Aula Virtual 4 hezkuntza-plataforma aurkezten du: bertan, irakasleek zein ikasleek irakaskuntza- eta ikaskuntza-ingurune digitalak sortzeko behar duten guztia topatuko dute. •  Aula Virtual 4 edozein gailu, ordenagailu eta tabletaren bidez sartzeko diseinatuta dago, Interneterako konexioa izan edo ez, eta plataformako edukiak ikastetxean edo etxean modu sinkronizatuan lantzeko aukera ematen du. • Irakasleek ikasleekin berehala kominikatu ahal izango dira, eta lana azkar eta erraz antolatu ahal izango dute. •  Plataforma berean eskuratuko dituzu gure proiektuetako irakasleen eta ikasleen material osagarri guztiak: gida didaktikoak, erantzunak, ebaluatzeko iradokizunak, etab. •  Ikasleek Santillanako ikasliburuekin lan egitean, irakasleek haien jarduenaren jarraipena egiteko aukera izango dute. •  Aula Virtual 4 irakasleen beharretara eta ikasleen beharretara moldatzen da. Bi bertsio daude: bata irakasleentzat da, haiek bakarrik eskura ditzaketen edukiak eta lan-eremuak dituena; bestea, berriz, ikasleentzako bertsio espezifikoa da.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 3 Aula Virtual 4n sartzeko, modu bat baino gehiago dago erabiltzen duzun euskarriaren arabera; hau da, sartzeko modua ezberdina izango da, Interneteko webgunea edo mahaigaineko aplikazioa erabiltzen baduzu. •  ONLINE: sartu hurrengo helbidea zure nabigatzailean https://av.santillana.es. •  OFFLINE: deskargatu Aula Virtual 4 aplikazioa https://santillana.es/descarga-aula-virtual/ webgunetik edo Android eta IOs dendetatik. Informazio gehiago nahi baduzu, AV4 offline eabilera-gida kontsulta dezakezu. Erabiltzaile-kontu bat sortu baduzu, Aula Virtual plataforman saioa hasi ahal izango duzu, zure datuak erabiliz. E-vocación plataformako (Santillanaren materialak erabiltzen dituzten irakasleen komunitate esklusiboa) erabiltzailea bazara, kontu horretako erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu ahal izango zara. Sarbidea Aula Virtual 4ra Saioa hastea E-vocación plataformako erabiltzailea bazara, ez da beharrezkoa kontu bat sortzea AV4ra sartzeko. Aitzitik, komunitateko kide ez bazara, lehen aldiz AV4n sartzerakoan, kontu bat sortu beharko duzu. Horretarako, urrats hauek jarraitu: Kontua sortzea Izen-abizenak Posta elektronikoa Pasahitza Liburuaren lizentzia eta pasahitza Lizentzia eta haren pasahitza dagokizun salmenta-ordezkariak emango dizkizu. Lizentzia horrek zuk eskatutako liburuak lotuta izango ditu. Sortu plataformara sartzeko pasahitza.Kontua sortzeko prozesua amaitu ondoren, aldatu ahal izango duzu, Nire profila atalean. E-vocación plataformako erabiltzaileek pasahitza aldatu ahal izango dute, plataforma horretako atarian. Helbide elektroniko bat eman beharko duzu, zure kontuari lotzeko. Idatzi zure izena eta abizen bat edo bi.

4 ◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ Oraindik ez duzu zure kontua aktibatu? 1. Sartu AV4n: Zoaz https://av.santillana.es URLra eta hautatu «Sartu». 2. Hautatu «Oraindik ez duzu zure erabiltzaile-kontua aktibatu?» eta osatu eremuak eskatutako informazioarekin, zure lizentziaren kode-zenbakia eta esleitutako pasahitza erabiliz. Ziurtatu helbide zuzena jartzen duzula. 3. Posta elektronikoa egiaztatzea. Begiratu zure helbide elektronikoaren sarrerako ontzian edo baztertutako mezuen artean, ea mezurik jaso duzun. Garrantzitsua: prozesua amaitu ondoren, kontuan izan ezingo duzula errepikatu zure helbide elektronikoa aldatzeko. Etorkizuneko aldaketetarako, sar zaitez AV4ren hasierako orrian, egin klik zure avatarraren irudian, aukeratu Nire profila eta eguneratu zure helbide elektronikoa. •  Kontua aktibatzea: ezin baduzu AV4n saioa hasi aktibazio-posta iraungi delako, edo konturatu gabe ezabatu duzulako, berri bat birbidaliko dizugu. •  Helbide elektronikoa zuzentzea: ezin baduzu AV4n saioa hasi erregistroan okerreko helbide elektroniko bat sartu eta aktibazio-posta jaso ez duzulako, helbide zuzena gehitu dezakezu eta aktibazio-postaren birbidalketa eskatu. Bi kasuetan, urrats hauek jarrai ditzakezu zure kontua aktibatzeko:

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 5 2. Idatzi zure posta elektronikoa eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, pasahitza berrezarri ahal izateko. Pasahitza berrezarri behar duzu? 1. Hautatu «Pasahitza ahaztu duzu?» aukera.. •  Pasahitza berrezartzea: pasahitza ahaztu baduzu, mezu elektroniko bat eska dezakezu pasahitz berri bat sortzeko. AV plataformak Google kontu batekin saioa hasteko aukera ematen du. Google Classroom plataformaren eta AV4ren arteko loturari buruzko xehetasun gehiago jakin ahal izango dituzu dokumentu honen amaieran. Google kontuarekin saioa hastea 1. Hasi saioa plataforman eta sartu Nire profila atalean. 1. Hasi saioa Googlerekin. 2. Aukeratu zure Google kontua. 3. Onartu lotura-baldintzak. 2. Lotu zure AV4 kontua Google kontuarekin. AV4ko erabiltzaile-kontu bat Googleko kontu bakar batekin lotu daiteke. Kontuak lotu ondoren, zure hurrengo saioa zuzenean hasi ahal izango duzu zure Google kontuarekin.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 6 Nabigazio-botoiak Nabigazio-menuko botoien bidez, Aula Virtual 4 plataformako ataletara jo dezakezu. Nire liburuak Aplikazioak Agenda Bertaratzea Notak Nire ikastaldeak Mezuak Baliabideak Kontrol-panela Tutorial interaktiboa Kontrol-panela Kontrol-panela hasierako pantaila gisa antolatuta dago, informaziorik esanguratsuena eskura izan dezazun, egunez eguneko zereginak antolatzerakoan. Hainbat atal izango dituzu eskura: zure ikastaldeetarako sortu dituzun hasitako atazak, programatutako jardueren eguneroko agenda eta hurrengo ekitaldiak, bai eta atazei buruz ikasleek egindako iruzkinak ere.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 7 Nire liburuak Atal honetan, zure kontuari lotutako liburu digitalak aurkituko dituzu. Aukera izango duzu, besteak beste, liburuak ikusteko, edukiak irakurri eta pertsonalizatzeko, bai eta zenbait tresna erabiltzeko ere: oharrak idazteko, azpimarratzeko, laster-markak eransteko eta abar. Aplikazioak Aplikazioak atalean, ikasgelako zereginetan laguntzeko eta haiek osatzeko proposamen digitalak aurkituko dituzu. Nola lortu liburu gehiago? Baimen berria botoian sakatuz, zure ordezkariak emandako lizentzia eta pasahitzak idatzi, eta Aula Virtual 4 plataformako zure liburutegian liburu berriak jartzeko aukera izango duzu. botoiaren bidez, liburua irekitzeko edo bertsio pertsonalizatua sortzeko aukera duzu. Nola bistaratu nire liburuak?

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 8 Nire ikastaldeak Atal honetan zure ikastaldeak bistaratu ditzakezu, baita ikastaldeetako kideak kudeatu, atazak sortzeko ingurunean sartu eta ikastalde bakoitzari dagokion irakasgaiari lotutako liburua zuzenean bistaratu ere. Ikastalde berria sortu edo beste irakasle batek sortutako ikastalde batekin bat egin. Kalifikazioa Ikasgaiaren ordutegia Editatu ikastaldea Ikastaldeari lotutako liburua bistaratu Atazak atalerako sarbide zuzena Ikastaldeko kideak kudeatu Lotu liburua Zure liburutegian dauden liburuetako bat aukeratu, eta lotu ikastaldeari. Ezarri kalifikazioa ataza mota bakoitzari. Gogoratu guztizko kalifikazioa gehienez ere 100 puntu direla. Sortzen ari zaren ikastaldearen ordutegia zehazteko aukera ere baduzu. Ikastaldearen datuak editatu eta taldea aktibatu edo desaktibatu dezakezu. Nola sortu ikastaldeak? Ikastalde berria botoian sakatuz, zure ikastaldea sortzeko behar dituzun datuak jartzeko aukera izango duzu. Ikastalde berria sortu ondoren, haren atal nagusiak bistaratuko dituzu.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 9 Nola bat egin sortutako ikastalde batekin? Ikastaldearen kodea Sortutako ikastalde bakoitzak kode bat du. Ikastaldearen kodea idatzi Dagoen ikastalde batekin bat egin botoian sakatuz agertzen den laukitxoan. Nola kudeatu ikastalde bateko kideak? Kideak Atazak Ikastaldeko Kideak atalean, taldea osatzen duten ikasleak eta irakasleak bistaratuko dituzu. botoian sakatuz, ikastaldearekin bat egitea eskatu duten kideak aktibatu edo desaktibatu ditzakezu. Atazak atalean, zure ikasleentzako zereginak prestatu eta notak jar ditzakezu, bai eta fitxategiak partekatu, haien bertaratzea kudeatu eta egindako aurrerapenen jarraipen orokor eta pertsonalizatua egin ere, besteak beste. Ikastaldearen eta ikasle bakoitzaren datu orokorrak bistaratuko dituzu, bai eta agindutako atazei buruzko datuak ere. Ikastaldeko liburuan ikasle bakoitzak egindako aurrerapenari buruzko jarraipen pertsonalizatua egin dezakezu. Laburpena Jarraipena

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 10 Nola zuzendu atazak? Nola sortu atazak? Sortutako ataza bakoitzean sartuta, zenbat ikaslek egin duten bistaratu dezakezu, eta haien erantzunak zuzendu. Aula Vitual 4 plataformako atazak gaika antolatuta daude, eta gai bakoitza ikasturteko aldi jakin bati dagokio. Gai berria sortu ondoren, gai horri lotutako atazak sor ditzakezu. Gai berria Ataza berria Nola editatu sortutako atazak? Erabili fitxak atazaren ezaugarriak finkatu eta hartzaileak zehazteko (esaterako: Munduko klimak). Atazari buruzko datuak editatzeko, sakatu botoian. Sakatu Gai berria botoian, atazen lehenengo taldea sortzeko (esaterako: Klima). Ataza zuzendu Atazaren datuak Notak argitaratu Ebaluatu zure ikasleen erantzunak; iruzkinak idatzi eta, behar izanez gero, ataza atzera itzul dezakezu. Atazak zuzendu ondoren, notak argitaratu ditzakezu, ikasleek bakoitzak bere kontuan bistara ditzaten.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 11 Agenda Funtzionalitate honekin, gertaerak erregistratu eta zenbait egutegitan antolatu ahal izango dituzu. Mezuak Atal honetan mezuak banaka, taldeka edo gela osoarentzat bidali ahal izango dituzu, eta fitxategiak* eta estekak ere erantsi ahal izango dituzu. Ikasleekin ekitaldiak partekatzeko, egutegiak gehitu ditzakezu zure agendan. Beste ikastaldeetako kidea ere bazara, Ikastetxeko gertaerak ataleko egutegian agertuko dira talde horiei dagozkien gertaerak. Aukera honen bidez, ekitaldiak programatu eta egutegietako batean jar ditzakezu. Ez bada aurrez egutegirik sortu, gertaera hori Nire ekitaldiak egutegian jarriko da (erabilera pribaturako soilik). Ekitaldiak ikasleekin partekatu nahi badituzu, egutegi berri bat gehitu beharko duzu (esaterako, 1A gela). Nola gehitu egutegiak? Nola gehitu ekitaldi berri bat? Saiatu zure mezuak sortzen eta bidaltzen. Sarrerako ontziaren bidez kudeatu ahal izango dituzu gero. *Honako fitxategi hauek erantsi daitezke: irudiak (.jpg / .png), bideoak (.avi / .mp4 / .mpg) edo dokumentuak (.pdf), bai eta Microsoft Office gisako fitxategiak ere (.docx / .xlsx eta .pptx). Fitxategi bakoitzaren tamaina gehienez ere 500 MB da. Mezu berria

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 12 Ikasleen etortzea Funtzionalitate honen bidez zure ikasleen etortzea (hutsegiteak edo atzerapenak) erregistratuko duzu. Ikastalde bat baino gehiago baduzu, haietako zein kontrolatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Baliabideak Atal honetan fitxategiak* karpetatan antolatu, eta zure ikastaldeekin partekatu ahal dituzu. Nahi izanez gero, bistaratu duzun asteko etortze-erregistroa esportatu dezakezu, pdf formatuan. Erabili menu zabalgarriak ikastaldea eta erregistro-aldia aukeratzeko. Ikasleen zerrenda bistaratu, eta etortze-oharra idatz dezakezu. Nola esportatu etortze-erregistroa? Nola gehitu hutsegiteak/atzerapenak? Zenbait motatako fitxategiak* igo ahal izango dituzu eskolak osatzeko. Horiek zuk bakarrik ikus ditzakezun karpetatan antolatu ahal izango dituzu. Ikasleekin partekatu nahi izanez gero, gelako karpeta partekatuan sartu beharko dituzu. Nola gehitu eta nola antolatu baliabideak? Zure ikastalde bakoitzeko, automatikoki, karpeta partekatu bana sortzen da. Karpeta horretan sartutako fitxategiak ikastaldeko kide guztiek ikusi ahal izango dituzte. Nola partekatu baliabideak? *Honako fitxategi hauek erantsi daitezke: irudiak (.jpg / .png), bideoak (.avi / .mp4 / .mpg) edo dokumentuak (.pdf), bai eta Microsoft Office gisako fitxategiak ere (.docx / .xlsx eta .pptx). Fitxategi bakoitzaren tamaina gehienez ere 500 MB da.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 13 Notak Hemen ikasleen kalifikazioak kontsultatu ahal izango dituzu. Ikastalde bat baino gehiago baduzu, kontsulta zer ikastaldetan egin nahi duzun aukeratu beharko duzu. Tutorial interaktiboa Aula Virtual 4 plataformako tutorial interaktiboak atal bakoitzean zehar gidatuko zaitu, plataforma erabiltzen laguntzeko jarraibideak emanez. Ikastalde bakoitzaren ikasturteko noten buletina esportatu dezakezu. Notak argitaratzean, automatikoki bistaratuko zaizkie ikasleei. Notak esportatu eta argitaratu Tutoriala automatikoki aktibatuko da Aula Virtual 4 plataforman lehen aldiz sartzean. Gero, tutorial interaktiboa botoian sakatuz, nahi duzunean aktibatu ahal izango duzu, ikusten ari zaren atalean zehar gidatzeko. Tutoriala alde batera utzi edo atal bakoitzeko urrats espezifikoak bananbanan ikus ditzakezu. Tutorial interaktiboa aktibatu

14 ◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ AV4 eta Google Classroom plataformak lotzea Google Classroomek AV4rekin duen lotura erabili ahal izateko, Google kontua AV4ko zure erabiltzailearekin lotu behar duzu, Google kontuarekin saioa hastea atalean azaldu den bezala (5. or.). Behin zure kontua Googlerekin lotuta, zure ikastaldeak sortu ahal izango dituzu, horietan ikasleak sartu eta Google Classroomekin lotutako atazak esleitu ahal izango dizkiezu. Ikastalde bat Google Classroomekin lotzeko, talde hori sortzen ari zaren aldi berean egin beharko duzu; hau da, ikasleak sartu eta atazak esleitu aurretik. 1. Hasi saioa AV4n. 2. Sartu zure profilaren konfigurazioan. 3. Lotu zure AV4 kontua Googlerekin. Google Classroomekin lotutako ikastalde bat sortzea 1. Sartu Nire ikastaldeak atalean eta egin klik «Ikastalde berria» aukeran. 2. Bete «Ikastalde berria» formularioaren eremuak. 3. Aktibatu «Google Classroomekin partekatu» botoia, sortutako ikastaldea lotzeko.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 15 1. Sartu zure ikastaldeko «Atazak» atalean. 2. Sortu «Gai berria» zure zereginak antolatzeko. 3. Bete formularioa eta aktibatu «Google Classroomekin partekatu» botoia. Gordetzean, lotura-ikonoarekin sortutako gaia bistaratu ahal izango duzu. 4. Egin klik sortu berri duzun gaian eta sakatu «Ataza berria» botoia. 5. Bete formularioa. «Ataza mota» menu zabalgarrian, aukeratu «Google Classroom» aukera. 6. Nahi izanez gero, ataza dagokion liburuarekin lotu ahal izango duzu esteka baten bidez. Ikastaldea sortu eta ikasleak gehitu ondoren, Google Classroomekin lotutako gaiak eta atazak gehitu ahal izango dituzu. Gehitu Google Classroomekin lotutako atazak Prozesua amaitu ondoren, lotutako ataza ikusiko duzu. Ataza hori Google Classroometik editatu eta kalifikatu ahal izango da.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz