Erabilera-gida Aula Virtual 4

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 12 Ikasleen etortzea Funtzionalitate honen bidez zure ikasleen etortzea (hutsegiteak edo atzerapenak) erregistratuko duzu. Ikastalde bat baino gehiago baduzu, haietako zein kontrolatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Baliabideak Atal honetan fitxategiak* karpetatan antolatu, eta zure ikastaldeekin partekatu ahal dituzu. Nahi izanez gero, bistaratu duzun asteko etortze-erregistroa esportatu dezakezu, pdf formatuan. Erabili menu zabalgarriak ikastaldea eta erregistro-aldia aukeratzeko. Ikasleen zerrenda bistaratu, eta etortze-oharra idatz dezakezu. Nola esportatu etortze-erregistroa? Nola gehitu hutsegiteak/atzerapenak? Zenbait motatako fitxategiak* igo ahal izango dituzu eskolak osatzeko. Horiek zuk bakarrik ikus ditzakezun karpetatan antolatu ahal izango dituzu. Ikasleekin partekatu nahi izanez gero, gelako karpeta partekatuan sartu beharko dituzu. Nola gehitu eta nola antolatu baliabideak? Zure ikastalde bakoitzeko, automatikoki, karpeta partekatu bana sortzen da. Karpeta horretan sartutako fitxategiak ikastaldeko kide guztiek ikusi ahal izango dituzte. Nola partekatu baliabideak? *Honako fitxategi hauek erantsi daitezke: irudiak (.jpg / .png), bideoak (.avi / .mp4 / .mpg) edo dokumentuak (.pdf), bai eta Microsoft Office gisako fitxategiak ere (.docx / .xlsx eta .pptx). Fitxategi bakoitzaren tamaina gehienez ere 500 MB da.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz