Erabilera-gida Aula Virtual 4

14 ◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ AV4 eta Google Classroom plataformak lotzea Google Classroomek AV4rekin duen lotura erabili ahal izateko, Google kontua AV4ko zure erabiltzailearekin lotu behar duzu, Google kontuarekin saioa hastea atalean azaldu den bezala (5. or.). Behin zure kontua Googlerekin lotuta, zure ikastaldeak sortu ahal izango dituzu, horietan ikasleak sartu eta Google Classroomekin lotutako atazak esleitu ahal izango dizkiezu. Ikastalde bat Google Classroomekin lotzeko, talde hori sortzen ari zaren aldi berean egin beharko duzu; hau da, ikasleak sartu eta atazak esleitu aurretik. 1. Hasi saioa AV4n. 2. Sartu zure profilaren konfigurazioan. 3. Lotu zure AV4 kontua Googlerekin. Google Classroomekin lotutako ikastalde bat sortzea 1. Sartu Nire ikastaldeak atalean eta egin klik «Ikastalde berria» aukeran. 2. Bete «Ikastalde berria» formularioaren eremuak. 3. Aktibatu «Google Classroomekin partekatu» botoia, sortutako ikastaldea lotzeko.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz