Erabilera-gida Aula Virtual 4

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 3 Aula Virtual 4n sartzeko, modu bat baino gehiago dago erabiltzen duzun euskarriaren arabera; hau da, sartzeko modua ezberdina izango da, Interneteko webgunea edo mahaigaineko aplikazioa erabiltzen baduzu. •  ONLINE: sartu hurrengo helbidea zure nabigatzailean https://av.santillana.es. •  OFFLINE: deskargatu Aula Virtual 4 aplikazioa https://santillana.es/descarga-aula-virtual/ webgunetik edo Android eta IOs dendetatik. Informazio gehiago nahi baduzu, AV4 offline eabilera-gida kontsulta dezakezu. Erabiltzaile-kontu bat sortu baduzu, Aula Virtual plataforman saioa hasi ahal izango duzu, zure datuak erabiliz. E-vocación plataformako (Santillanaren materialak erabiltzen dituzten irakasleen komunitate esklusiboa) erabiltzailea bazara, kontu horretako erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu ahal izango zara. Sarbidea Aula Virtual 4ra Saioa hastea E-vocación plataformako erabiltzailea bazara, ez da beharrezkoa kontu bat sortzea AV4ra sartzeko. Aitzitik, komunitateko kide ez bazara, lehen aldiz AV4n sartzerakoan, kontu bat sortu beharko duzu. Horretarako, urrats hauek jarraitu: Kontua sortzea Izen-abizenak Posta elektronikoa Pasahitza Liburuaren lizentzia eta pasahitza Lizentzia eta haren pasahitza dagokizun salmenta-ordezkariak emango dizkizu. Lizentzia horrek zuk eskatutako liburuak lotuta izango ditu. Sortu plataformara sartzeko pasahitza.Kontua sortzeko prozesua amaitu ondoren, aldatu ahal izango duzu, Nire profila atalean. E-vocación plataformako erabiltzaileek pasahitza aldatu ahal izango dute, plataforma horretako atarian. Helbide elektroniko bat eman beharko duzu, zure kontuari lotzeko. Idatzi zure izena eta abizen bat edo bi.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz