Erabilera-gida Aula Virtual 4 Familientzat

ERABILERA-GIDA Familientzat

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 2 Aula Virtual 4 Zubia-Santillanak Aula Virtual 4 hezkuntza-plataforma aurkezten du: bertan, irakasleek zein ikasleek irakaskuntza- eta ikaskuntza-ingurune digitalak sortzeko behar duten guztia topatuko dute. •  Aula Virtual 4 edozein gailu, ordenagailu eta tabletaren bidez sartzeko diseinatuta dago, Interneterako konexioa izan edo ez, eta plataformako edukiak ikastetxean edo etxean modu sinkronizatuan lantzeko aukera ematen du. • Irakasleek ikasleekin berehala komunikatu ahal izango dira, eta lana azkar eta erraz antolatu ahal izango dute. •  Ikasleek Zubia-Santillanako ikasliburuekin lan egitean, irakasleek haien jardunaren jarraipena egiteko aukera izango dute.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 3 Aula Virtual 4n sartzeko, modu bat baino gehiago dago erabiltzen duzun euskarriaren arabera; hau da, sartzeko modua ezberdina izango da, Interneteko webgunea edo mahaigaineko aplikazioa erabiltzen baduzu. •  ONLINE: sartu hurrengo helbidea zure nabigatzailean https://av.santillana.es. •  OFFLINE: deskargatu Aula Virtual 4 aplikazioa https://santillana.es/descarga-aula-virtual/ webgunetik edo Android eta IOs dendetatik. Informazio gehiago nahi baduzu, AV4 offline eabilera-gida kontsulta dezakezu. Erabiltzaile-kontu bat sortu baduzu, Aula Virtual plataforman saioa hasi ahal izango duzu, zure datuak erabiliz. Sarbidea Aula Virtual 4ra Saioa hastea E-vocación plataformako erabiltzailea bazara, ez da beharrezkoa kontu bat sortzea AV4ra sartzeko. Aitzitik, komunitateko kide ez bazara, lehen aldiz AV4n sartzerakoan, kontu bat sortu beharko duzu. Horretarako, urrats hauek jarraitu: Kontua sortzea Izen-abizenak Posta elektronikoa Pasahitza Liburuaren lizentzia eta pasahitza Lizentzia eta haren pasahitza dagokizun salmenta-ordezkariak emango dizkizu. Lizentzia horrek zuk eskatutako liburuak lotuta izango ditu. Sortu plataformara sartzeko pasahitza.Kontua sortzeko prozesua amaitu ondoren, aldatu ahal izango duzu, Nire profila atalean. Helbide elektroniko bat eman beharko duzu, zure kontuari lotzeko. Idatzi zure izena eta abizenak.

4 ◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ Oraindik ez duzu zure kontua aktibatu? 1. Sartu AV4n: Zoaz https://av.santillana.es URLra eta hautatu «Sartu». 2. Hautatu «Oraindik ez duzu zure erabiltzaile-kontua aktibatu?» eta osatu eremuak eskatutako informazioarekin, zure lizentziaren kode-zenbakia eta esleitutako pasahitza erabiliz. Ziurtatu helbide zuzena jartzen duzula. 3. Posta elektronikoa egiaztatzea. Begiratu zure helbide elektronikoaren sarrerako ontzian edo baztertutako mezuen artean, ea mezurik jaso duzun. Garrantzitsua: prozesua amaitu ondoren, kontuan izan ezingo duzula errepikatu zure helbide elektronikoa aldatzeko. Etorkizuneko aldaketetarako, sar zaitez AV4ren hasierako orrian, egin klik zure avatarraren irudian, aukeratu Nire profila eta eguneratu zure helbide elektronikoa. •  Kontua aktibatzea: ezin baduzu AV4n saioa hasi aktibazio-posta iraungi delako, edo konturatu gabe ezabatu duzulako, berri bat birbidaliko dizugu. •  Helbide elektronikoa zuzentzea: ezin baduzu AV4n saioa hasi erregistroan okerreko helbide elektroniko bat sartu eta aktibazio-posta jaso ez duzulako, helbide zuzena gehitu dezakezu eta aktibazio-postaren birbidalketa eskatu. Bi kasuetan, urrats hauek jarrai ditzakezu zure kontua aktibatzeko:

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 5 2. Idatzi zure posta elektronikoa eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, pasahitza berrezarri ahal izateko. Pasahitza berrezarri behar duzu? 1. Hautatu «Pasahitza ahaztu duzu?» aukera.. •  Pasahitza berrezartzea: pasahitza ahaztu baduzu, mezu elektroniko bat eska dezakezu pasahitz berri bat sortzeko. AV plataformak Google kontu batekin saioa hasteko aukera ematen du. Google kontuarekin saioa hastea 1. Hasi saioa plataforman eta sartu Nire profila atalean. 1. Hasi saioa Googlerekin. 2. Aukeratu zure Google kontua. 3. Onartu lotura-baldintzak. 2. Lotu zure AV4 kontua Google kontuarekin. AV4ko erabiltzaile-kontu bat Googleko kontu bakar batekin lotu daiteke. Kontuak lotu ondoren, zure hurrengo saioa zuzenean hasi ahal izango duzu zure Google kontuarekin.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 6 Nabigazio-botoiak Nabigazio-menuko botoien bidez, Aula Virtual 4 plataformako ataletara jo dezakezu. Nire liburuak Aplikazioak Agenda Bertaratzea Notak Nire ikastaldeak Mezuak Baliabideak Kontrol-panela Kontrol-panela Kontrol-panela hasierako pantaila gisa antolatuta dago, informaziorik esanguratsuena eskura izan dezazun, egunez eguneko zereginak antolatzerakoan. Hainbat atal izango dituzu eskura: zure ikastaldeetarako sortu dituzun hasitako atazak, programatutako jardueren eguneroko agenda eta hurrengo ekitaldiak, bai eta atazei buruz ikasleek egindako iruzkinak ere.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 7 Nire liburuak Atal honetan, zure kontuari lotutako liburu digitalak aurkituko dituzu. Aukera izango duzu, besteak beste, liburuak ikusteko, edukiak irakurri eta pertsonalizatzeko, bai eta zenbait tresna erabiltzeko ere: oharrak idazteko, azpimarratzeko, laster-markak eransteko eta abar. Aplikazioak Aplikazioak atalean, ikasgelako zereginetan laguntzeko eta haiek osatzeko proposamen digitalak aurkituko dituzu. Nola lortu liburu gehiago? Lizentzia berria botoian sakatu eta zure ordezkariak emandako lizentzia eta pasahitzak idatzi. Horrela, Aula Virtual 4 plataformako zure liburutegian liburu berriak jartzeko aukera izango duzu. botoiaren bidez, liburua irekitzeko edo bertsio pertsonalizatua sortzeko aukera duzu. Nola bistaratu nire liburuak?

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 8 Nire ikastaldeak Atal honetan zure ikastaldeak bistaratu ahal izango dituzu, baita horietan parte hartzen duten ikasleak kudeatu, atazak sortzeko gunean sartu eta irakasgai bakoitzari dagokion liburua zuzenean bistaratu ere. Dagoeneko sortuta dagoen ikastalde batera gehitu. Nola bat egin sortutako ikastalde batekin? Ikastaldearen kodea Sortutako ikastalde bakoitzak kode bat du. Ikastaldearen kodea idatzi Dagoen ikastalde batekin bat egin botoian sakatuz agertzen den laukitxoan. Kideak Agenda Funtzionalitate honekin, gertaerak erregistratu eta zenbait egutegitan antolatu ahal izango dituzu. Aukera honen bidez, ekitaldiak programatu. Nola gehitu ekitaldi berri bat?

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 9 Mezuak Atal honetan mezuak banaka, taldeka edo gela osoarentzat bidali ahal izango dituzu, eta fitxategiak* eta estekak ere erantsi ahal izango dituzu. Saiatu zure mezuak sortzen eta bidaltzen. Sarrerako ontziaren bidez kudeatu ahal izango dituzu gero. *Honako fitxategi hauek erantsi daitezke: irudiak (.jpg / .png), bideoak (.avi / .mp4 / .mpg) edo dokumentuak (.pdf), bai eta Microsoft Office gisako fitxategiak ere (.docx / .xlsx eta .pptx). Fitxategi bakoitzaren tamaina gehienez ere 500 MB da. Mezu berria Notak Hemen ikasleen kalifikazioak kontsultatu ahal izango dituzu. Ikastalde bat baino gehiago baduzu, kontsulta zer ikastaldetan egin nahi duzun aukeratu beharko duzu. Ikastalde bakoitzaren ikasturteko noten buletina esportatu dezakezu. Notak argitaratzean, automatikoki bistaratuko zaizkie ikasleei. Notak esportatu eta argitaratu

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz