ERABILERA-GIDA AV4 OFFLINE

ERABILERA-GIDA

◾ AULA VIRTUAL 4 OFFLINE ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA-SANTILLANA ◾ 2 Aula Virtual 4 Zubia-Santillanak Aula Virtual 4 hezkuntza-plataforma aurkezten du: bertan, irakasleek zein ikasleek irakaskuntza eta ikaskuntzaingurune digitalak sortzeko behar duten guztia topatuko dute. •  Aula Virtual 4 edozein gailu, ordenagailu eta tabletaren bidez sartzeko diseinatuta dago, Interneterako konexioa izan edo ez. Gainera, plataformak edukiak ikastetxean edo etxean modu sinkronizatuan lantzeko aukera ematen du. •  Irakasleek ikasleekin berehala komunikatu ahal izango dira, eta lana azkar eta erraz antolatu ahal izango dute. • Irakasleek ikasleen lanaren jarraipena egin ahal izango dute. •  Aula Virtual 4 erabiltzailera egokitzen da. Alde batetik, irakasleei haientzat egindako bertsioa eskaintzen zaie, eduki eta lan-eremu esklusiboetara sarbidea duena; eta bestetik, ikasleei gune espezifiko bat eskaintzen zaie.

◾ AULA VIRTUAL 4 OFFLINE ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA-SANTILLANA ◾ 3 Deskargatu Aula Virtual 4 aplikazioa https://santillana.es/descarga-aula-virtual/webgunetik edo denda digitaletatik: •  Play Store (Android) / Apple Store (iOS, MacOS) / Download Server (Linux (Abalinex, LinEx, EducAndOS), Windows, ChromeOS). Ezin bazara sartu denda digitaletan, edo plataformaren instalazioan arazoak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan, zure ordezkari komertzialaren bitartez edo, bestela, mezu elektroniko bat idatziz soportedigital@santillana.es helbidera. Sarbidea Aula Virtual 4 Offline bertsiora Saioa hastea AV4n kontu bat sortzeko, jarraitu urrats hauei: Aula Virtual 4 Offline plataformara sartzeko, lehenik kontua sortu beharko duzu Aula Virtual 4n, https://av.santillana.es webgunearen bitartez. Gero, saioa hasi beharko duzu, eta lehen aldian, online izan beharko du. Dagoeneko e-vocación plataformako erabiltzailea bazara, Aula Virtual 4n saioa hasi ahal izango duzu kredentzial berberekin. Baina, era berean, online plataforman saioa hasi beharko duzu, gutxienez konektatzen zaren lehen aldian. Kontua sortzea Izen-abizenak Posta elektronikoa Pasahitza Liburuaren lizentzia eta pasahitza Lizentzia eta haren pasahitza dagokizun salmenta-ordezkariak emango dizkizu. Lizentzia horrek zuk eskatutako liburuak lotuta izango ditu. Sortu plataformara sartzeko pasahitza. Kontua sortzeko prozesua amaitu ondoren, aldatu ahal izango duzu, Nire profila atalean. E-vocación-eko erabiltzaileek plataformako ataritik aldatu ahal izango dute pasahitza. Helbide elektroniko bat eman beharko duzu, zure kontuari lotzeko. Idatzi zure izena eta abizenak.

4 ◾ AULA VIRTUAL 4 OFFLINE ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA-SANTILLANA ◾ 2. Idatzi zure posta elektronikoa eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, pasahitza berrezarri ahal izateko. Pasahitza berrezarri behar duzu? 1. Hautatu «Pasahitza ahaztu duzu?» aukera. •  Pasahitza berrezartzea: pasahitza ahaztu baduzu, mezu elektroniko bat eska dezakezu pasahitz berri bat sortzeko. Oraindik ez duzu zure kontua aktibatu? 1. Zoaz AV4 Offline plataformara eta hautatu «Oraindik ez duzu zure kontua aktibatu?». 2. Osatu eremuak eskatutako informazioarekin, zure lizentziaren kode-zenbakia eta esleitutako pasahitza erabiliz. Ziurtatu helbide zuzena jartzen duzula. 3. Posta elektronikoa egiaztatzea. Begiratu zure helbide elektronikoaren sarrera-ontzian edo baztertutako mezuen artean, ea mezurik jaso duzun. •  Kontua aktibatzea: ezin baduzu AV4 Offline bertsioan saioa hasi aktibazio-posta iraungi delako, edo konturatu gabe ezabatu duzulako, mezu berri bat bidaliko dizugu. •  Helbide elektronikoa zuzentzea: ezin baduzu AV4n saioa hasi erregistroan okerreko helbide elektroniko bat sartu eta aktibazio-posta jaso ez duzulako, helbide zuzena gehitu dezakezu eta aktibazio-postaren birbidalketa eskatu. Kasu bietan, jarraitu urrats hauei zure kontua aktibatzeko:

◾ AULA VIRTUAL 4 OFFLINE ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA-SANTILLANA ◾ 5 Nire liburuak AV4 Offline plataforman saioa hastean, zuzenean zure liburutegian sartuko zara. Bertan, zure kontuari lotutako liburu digitalak aurkituko dituzu. Liburuak deskargatu beharko dituzu, konexiorik gabe edukia ikusteko eta haiekin lan egiteko. Liburutegian aktibo ez dauden liburuak aurkituko dituzu, eta deskargatuta ez daudenak, azala zuri-beltzean izango dute. Deskarga egin ondoren, liburua aktibo egongo da, eta koloretako azala ikusi ahal izango duzu. Liburu bat deskargatzea Liburu bat deskargatzeko Deskargen aukerak ikonoan sakatuz egin dezakezu; aktibatu gabeko liburuaren azalaren azpian aurkituko duzu ikono hori. Bi deskarga posible mota existitzen dira: •  Bertsio arina deskargatzea: bertsio honetan liburua bistaratu ahal izango duzu soilik; hau da, ezingo dituzu erabili liburuak lotuta dituen jarduera eta baliabide digitalak. Bertsio honek leku gutxiago hartzen du zure gailuan eta beti izango duzu baliabide horiek geroago deskargatzeko aukera. •  Liburua baliabideekin deskargatzea: liburuaren bertsio osoa da; hau da, jarduera eta baliabide digital guztiak erabili ahal izango dituzu. Deskargen aukerak Eguneraketak Deskargen panela Hizkuntzen hautatzebotoia Erabiltzaileprofila Aktibatu gabeko liburua (deskargatu gabekoa) Aktibatutako liburua (deskargatutakoa)

◾ AULA VIRTUAL 4 OFFLINE ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA-SANTILLANA ◾ 6 Liburu bat eguneratzea Deskarga-aukeretako bat hautatu ondoren, Deskargen panela automatikoki irekiko da. Bertan, prozesuaren egoera ikusi ahal izango duzu. Bost liburu deskargatu ahal dira aldi berean, bai eta deskarga eten, berriz hasi eta bertan behera utzi ere. Zure liburuak botoi honen bidez eguneratu ahal dituzu. Botoi hori goiko nabigazio-menuan aurkituko duzu. Eguneraketa horiek deskargatzeko moduan daudenean, liburuaren azalaren gainean etiketa bat agertuko da. Botoi honen bidez eguneraketa horiek deskargatu ahal izango dituzu eta baliabide gaurkotuez gozatu. Deskarga-prozesua behar bezala osatzen denean, liburuaren azala aktibo egongo da (kolorez) eta ikusi ahal izango duzu. Liburuaren bertsio arina deskargatu baduzu, etiketa hau izango du azalaren azpian. Aldi berean, botoi honen bidez, nahi duzunean, baliabideak deskargatu ahal izango dituzu, liburuaren bertsio osoarekin lan egiteko. Bertsio osoa Bertsio arina Laguntzarako kontaktua Prozesua zehar zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez : soportedigital@santillana.es.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz