◾ AULA VIRTUAL 4 OFFLINE ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA-SANTILLANA ◾ 5 Nire liburuak AV4 Offline plataforman saioa hastean, zuzenean zure liburutegian sartuko zara. Bertan, zure kontuari lotutako liburu digitalak aurkituko dituzu. Liburuak deskargatu beharko dituzu, konexiorik gabe edukia ikusteko eta haiekin lan egiteko. Liburutegian aktibo ez dauden liburuak aurkituko dituzu, eta deskargatuta ez daudenak, azala zuri-beltzean izango dute. Deskarga egin ondoren, liburua aktibo egongo da, eta koloretako azala ikusi ahal izango duzu. Liburu bat deskargatzea Liburu bat deskargatzeko Deskargen aukerak ikonoan sakatuz egin dezakezu; aktibatu gabeko liburuaren azalaren azpian aurkituko duzu ikono hori. Bi deskarga posible mota existitzen dira: • Bertsio arina deskargatzea: bertsio honetan liburua bistaratu ahal izango duzu soilik; hau da, ezingo dituzu erabili liburuak lotuta dituen jarduera eta baliabide digitalak. Bertsio honek leku gutxiago hartzen du zure gailuan eta beti izango duzu baliabide horiek geroago deskargatzeko aukera. • Liburua baliabideekin deskargatzea: liburuaren bertsio osoa da; hau da, jarduera eta baliabide digital guztiak erabili ahal izango dituzu. Deskargen aukerak Eguneraketak Deskargen panela Hizkuntzen hautatzebotoia Erabiltzaileprofila Aktibatu gabeko liburua (deskargatu gabekoa) Aktibatutako liburua (deskargatutakoa)
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz