◾ AULA VIRTUAL 4 OFFLINE ◾ ERABILERA-GIDA ◾ ZUBIA-SANTILLANA ◾ 6 Liburu bat eguneratzea Deskarga-aukeretako bat hautatu ondoren, Deskargen panela automatikoki irekiko da. Bertan, prozesuaren egoera ikusi ahal izango duzu. Bost liburu deskargatu ahal dira aldi berean, bai eta deskarga eten, berriz hasi eta bertan behera utzi ere. Zure liburuak botoi honen bidez eguneratu ahal dituzu. Botoi hori goiko nabigazio-menuan aurkituko duzu. Eguneraketa horiek deskargatzeko moduan daudenean, liburuaren azalaren gainean etiketa bat agertuko da. Botoi honen bidez eguneraketa horiek deskargatu ahal izango dituzu eta baliabide gaurkotuez gozatu. Deskarga-prozesua behar bezala osatzen denean, liburuaren azala aktibo egongo da (kolorez) eta ikusi ahal izango duzu. Liburuaren bertsio arina deskargatu baduzu, etiketa hau izango du azalaren azpian. Aldi berean, botoi honen bidez, nahi duzunean, baliabideak deskargatu ahal izango dituzu, liburuaren bertsio osoarekin lan egiteko. Bertsio osoa Bertsio arina Laguntzarako kontaktua Prozesua zehar zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez : soportedigital@santillana.es.
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz