Erabiltzaileen erregistro masiboa AV4n

Erabiltzaileen erregistro masiboa AV4n Zubia-Santillanak tresna hau eskaintzen dizu, AV4n erabiltzaileak era masiboan erregistratzeko. Horretarako, erabiltzaileei buruzko datuak bildu beharko dituzu, eta urrats hauei jarraituz erregistratu: 1. Deskargatu eskainitako txantiloia hurrengo ikonoaren bidez. 2. Bete txantiloia, jarri eremu bakoitzean AV4n kontu bat behar duten irakasleen edo ikasleen informazioa. Txantiloia Exceleko fitxategi bat da (.xlsx). Bertan, informazio-eremuak bete beharko dituzu, honako informazioa adieraziz: Deskargatu - Txantiloia Nola bete txantiloia? Lizentziaren datuak Lizentziaren kodea: (16 zenbaki). Adib.: 99999901-7507-0058 *Familia-lizentzien kodeak ere onartzen dira. Adib.: U4673800001 Lizentziaren pasahitza (8 karaktere alfanumeriko). Adib.: NJZHk7GF Izen-abizenak E-vocación plataforman erabiltzailea sortuta izanez gero, AV4ra sartu ahal izango zara kredentzial berberekin (NAN zenbakia erabiliz, posta elektronikoaren ordez). Ez da beharrezkoa zure datuak erregistro berrien zerrendan sartzea. Datu horiek salmenta-ordezkariek eman behar dizkiote ikastetxeari. Gehitu erregistratu nahi duzun pertsonaren izen-abizenak. Sartzeko posta elektronikoa AV4ra sartzeko pasahitza Helbide elektroniko bakarra izan behar du erabiltzaile bakoitzarentzat, plataforman saioa hasteko balioko baitu. Sortu pasahitza zerrendako erabiltzaile guztientzat. Gutxienez 6 karaktere eta zenbaki bat izan behar ditu. Plataforman sartzeko ezinbestekoa izango da, eta, behar izanez gero, aldatu ahal izango da, AV4n saioa hasi ondoren. Irakaslea bazara eta e-vocación plataformako kredentzialak erabiltzen badituzu AV4ra sartzeko, pasahitza plataforma horretan aldatu beharko duzu.

Datuak gainbegiratzea eta txantiloia gordetzea Txantiloia inportatu AV4n Eskatutako datu guztiekin txantiloia osatu ondoren, ziurtatu datuak behar bezala sartu dituzula, ezarritako eremuen arabera. Horrela, erabiltzaileen erregistro-prozesuan erroreak gutxituko dira. Azkenik, Exceleko fitxategia gorde ordenagailuan eta honela izendatu: UrteaHilabetea_Listado altas AV4_Ikastetxearen izena.xlxs Adb.: 2402_Listado altas AV4_Ikasbide ikastetxea.xlxs Zorionak! Fitxategia plataformara inportatzeko eta erabiltzaileak erregistratzeko prest dago. Hasi saioa AV4n, https://av.santillana.es/ webgunean, eta sartu Nire profila atalean. Nabigatzeko aukeren artean, «Erabiltzaileen erregistro masiboa» atala aurkituko duzu erabilgarri. Inportazio-prozesua hasteko, «Fitxategi berria inportatu» botoian sakatu, eta ondoren, aukeratu erabiltzaileen datuekin aurrez bete duzun txantiloia. Behin fitxategia erantsita, sistemak informazio orokorra eta prozesuaren egoera erakutsiko du. Sistemak ondo amaitutako erregistro kopurua adieraziko dizu edo erroreak izan diren esango dizu. 1. «Fitxategi berria inportatu» botoian sakatu. 2. «Erantsi fitxategia» eta «Gorde» erregistro masiboaren prozesua hasteko.

Erabiltzaileen erregistroko erroreak zuzentzea Laguntzarako kontaktua Prozesuan zehar zalantzak sortzen bazaizkizu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honetan: soportedigital@santillana.es. ikonoaren bidez, prozesuari buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango duzu, zerrendako erabiltzaile bakoitzari buruz. Zerrenda iragazi eta Excel fitxategia deskargatu ahal izango duzu, huts egin duten erabiltzaileen zerrendarekin. Horrela, antzemandako akatsak berrikusteko eta horiek konpontzeko beharrezkoak diren aldaketak sartu ahal izango dituzu. Erregistroa ezingo da osatu, sistemak erabiltzaileen datuetan erroreak antzematen baditu, artxiboa prozesatzen ari den bitartean. Akatsak zuzendu beharko dituzu eta prozesua errepikatu. Ekintza bera era sinpleagoan egiteko, «Laburpena deskargatu» gezia sakatu ahal duzu. Erroreak zuzendu ondoren, excel fitxategia berriro inportatu beharko duzu, «Zuzenketa igo» gezian klik eginez. Prozesua behar beste aldiz hasi beharko duzu, erabiltzaile guztien erregistroa behar bezala bete arte. Sortutako excel fitxategian, akatsak zuzentzeko, automatikoki sortzen den eta erabiltzaile bakoitzari lotuta dagoen User import ID eremua mantendu behar da.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz