Datuak gainbegiratzea eta txantiloia gordetzea Txantiloia inportatu AV4n Eskatutako datu guztiekin txantiloia osatu ondoren, ziurtatu datuak behar bezala sartu dituzula, ezarritako eremuen arabera. Horrela, erabiltzaileen erregistro-prozesuan erroreak gutxituko dira. Azkenik, Exceleko fitxategia gorde ordenagailuan eta honela izendatu: UrteaHilabetea_Listado altas AV4_Ikastetxearen izena.xlxs Adb.: 2402_Listado altas AV4_Ikasbide ikastetxea.xlxs Zorionak! Fitxategia plataformara inportatzeko eta erabiltzaileak erregistratzeko prest dago. Hasi saioa AV4n, https://av.santillana.es/ webgunean, eta sartu Nire profila atalean. Nabigatzeko aukeren artean, «Erabiltzaileen erregistro masiboa» atala aurkituko duzu erabilgarri. Inportazio-prozesua hasteko, «Fitxategi berria inportatu» botoian sakatu, eta ondoren, aukeratu erabiltzaileen datuekin aurrez bete duzun txantiloia. Behin fitxategia erantsita, sistemak informazio orokorra eta prozesuaren egoera erakutsiko du. Sistemak ondo amaitutako erregistro kopurua adieraziko dizu edo erroreak izan diren esango dizu. 1. «Fitxategi berria inportatu» botoian sakatu. 2. «Erantsi fitxategia» eta «Gorde» erregistro masiboaren prozesua hasteko.
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz