Begiko

Irakurtzen duguna gara Haur eta Gazte Literaturako Katalogoa Begiko naiz

AURKIBIDEA Aldaketa liburuetan hazten da 2 Irakurle hasiberrientzako literatura 6 SAIL BERDEA 6 Haur Literatura 10 SAIL HORIA 10 SAIL MOREA 14 SAIL LARANJA 18 Haur eta Gazte Literatura 22 SAIL URDINA 22 Gazte Literatura 26 Webgunea 30 Bestelako aurkibideak 31

Irakurtzen hasteak pizten dizkigu imajinazioa, barreak, dardarak, desioak, sentipenak, pentsamenduak eta deskubritzeko eta ikasteko grina. Matxinatu, dibertitu, emozionatu egiten gara. Irakurtzea deszifratzea eta interpretatzea baino askoz gehiago da. Irakurtzeak aktore egiten gaitu. Esaldi, emozio, pertsonaia, autore, izenburu bakoitza gure parte da. Irakurri ditugun liburu horiek guztiek osatzen gaituzte. Irakurtzen duguna gara, guregana iritsi eta gure biografiaren zati bihurtu diren istorio horien batura. Denborak aurrera egiten du; euskarri berriak agertzen dira; irakurtzeko eta

irakurketarekin eta irakurleekin erlazionatzeko hainbat modu azaltzen dira. Hala ere, bada zerbait aldatzen ez dena: irakurtzeak gizabanako gisa eraikitzen gaitu eta elkarrekin etorkizun hobeagoa sortzea ahalbidetzen digu, horretaz ziur gaude. Liburuen bitartez, bizitzeko eta izateko moduak partekatzen ditugu. Irakurleak inoiz ez gaude bakarrik; izan ere, lurralde berean gaude: liburuak dira imajinazioa, pentsamendua, dibertsioa, ezagutza, adiskidetasuna ehotzen diren tokiak, irakurleen komunitatearen parte egiten gaituzten lokarriak. Irakurtzen duguna gara. BEGIKO GARA.

4 Aurkitu bila zabiltzan liburua . Hamaika liburu dibertitzeko, emozionatzeko eta bizitzeko. +6 Sail horia +14 Gazte saila +12 Sail urdina +8 Sail morea +10 Sail laranja +4 Sail berdea Adinaren arabera aurkitu.

5 Irakurmen-gaitasun sendoa izatea eskolako estrategia bat baino askoz gehiago da: bizitzako arlo guztietan arrakasta ziurtatzeko oinarrizko erremintetako bat da. Gozamenaren bitartez irakurtzeko ohitura hartzen da, eta irakurle autonomo eta kritiko bihurtzen gaituzten gaitasunak garatzen dira. Hizkuntza- eta kultura- aniztasunaren alde Gure katalogoa eta irakurketa bultzatzeko proposatu ditugun baliabideak irakurmen-gaitasuna garatzeko oinarrizko ahalmenetara bideratuta daude, PISAk planteatzen duen bezalaxe: informazioa aurkitu, hautatu, interpretatu eta integratu. Irakurtzeko ohitura eta trebetasunak indartzeko baliabideei buruz gehiago jakin nahi baduzu, JOAN GURE WEBGUNERA.

6 GRUP PROMOTOR Koloreak, onomatopeiak, jolasak, hitz-jokoak, istorio dibertigarriak eta, batez ere, irudi asko. Haurrek irakurketaren esperientzia ahaztezina bizitzeko kontakizunak, banaka edo norbaiten laguntzarekin. +4 SAIL BERDEA Aurreirakurleak eta gehiago

SAIL BERDEA +4 7 Munduko karramarrorik ertainena Uxue Alberdi Karramarro harro asko dago arroketan. Itsasbeheran agertzen dira gehienak. Eguzkitara jartzen dira, disimuluan elkarri begira. GARRO karramarroa ere tartean da, bere lekua hartu gurarik, bere izaera aldarrikatu nahian… Irudigilea: Ruth Juan ISBN: 978-84-16839-55-1 Orrialde kopurua: 32 Generoa: Kontakizuna Gaia: Garapen pertsonala, irudimena, natura Letra mota: Hizki larria Mara Nerea Hernández Zer egin daiteke zure lagunik onena betiko desagertu bada? Xabier estualdi horretan dago, baina egoerari buelta ematen saiatuko da. Irudigilea: Alex F. ISBN: 978-84-16839-49-0 Orrialde kopurua: 36 Generoa: Kontakizuna Gaia: Adiskidetasuna, heriotza Hazi Txiki Pello Añorga Hazi Txiki, ipuin honetako protagonista, hegan arituko da batetik bestera, paraxuta zabalik, harik eta harkaitz handi batzuk ikusi arte. Bertan lur hartuko du. Baina orduan aldaketa harrigarriak gertatuko zaizkio! Irudigilea: Jokin Mitxelena ISBN: 978-84-16839-06-3 Orrialde kopurua: 36 Generoa: Kontakizuna Gaia: Ekologia, irudimena Letra mota: Hizki larria Pello eta Otsoa Ayesha L. Rubio Egun batean, goizean goizik, Pello bere etxearen aurreko zelaira irten zen. Hantxe ikusi zituen Ahatea, Txoria, Katua… bai eta Otso gris ikaragarri bat ere! Pellok aurre egin zion Otsoari. Baina zer gertatu zen gero? Irudigilea: Ayesha L. Rubio ISBN: 978-84-16839-37-7 Orrialde kopurua: 48 Generoa: Kontakizuna Gaia: Bakea, elkarbizitza, laguntasuna

8 Eurigilea Gianni Rodari Ezagutzen al duzu eurigilea? Arin-arina da eta hodeietan bizi da. Jauzika ibiltzen da hodei batetik bestera, txorrotak irekitzen eta ixten… Irudigilea: Nicoletta Costa ISBN: 978-84-16839-39-1 Orrialde kopurua: 32 Generoa: Kontakizuna Gaia: Ekologia, elkartasuna, fantasia Letra mota: Hizki larria Ipuin hautatuak aldrebes kontatuak! Gianni Rodari Bazen behinola otso gixagaixo bat, amonari eramaten ziona jateko ugari eta ona. Baina basoa zeharkatzean, Txanogorri beldurgarria agertu zen bat-batean… Hortik aurrerakoa, zeuk asmatu beharrekoa! Irudigilea: Nicoletta Costa ISBN: 978-84-16839-36-0 Orrialde kopurua: 32 Generoa: Kontakizuna Gaia: Elkarbizitza, fantasia, garapen pertsonala Letra mota: Hizki larria Jainkosa izan nahi zuen hirukia Violeta Monreal Malevich margolariaren hirukiak jainkosa izan nahi du, mundua babesteko. Horretarako, baina, beste margolan batzuetara jo beharko du laguntza eske. Lortuko ote du mundua babesteko jainkosa bihurtzea? Irudigilea: Violeta Monreal ISBN: 978-84-16839-44-5 Orrialde kopurua: 32 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, arte-hezkuntza, fantasia Tartalo izan nahi zuen laukia Violeta Monreal Mondrian margolariaren artelan batean Tartalo izan nahi duen lauki gorri bat dago. Eta lauki horrek bere onena emango du amets hori lortzeko. Irudigilea: Violeta Monreal ISBN: 978-84-16839-32-2 Orrialde kopurua: 32 Generoa: Kontakizuna Gaia: Arte-hezkuntza, fantasia, mitologia Pirata izan nahi zuen orbana Violeta Monreal Paul Klee margolariaren artelaneko orbanak pirata izan nahi du, gurarien zuhaitzeraino iristeko, eta hari zerbait garrantzitsua eskatzeko. Lortuko ote du bere ametsa betetzea? Irudigilea: Violeta Monreal ISBN: 978-84-16839-28-5 Orrialde kopurua: 32 Generoa: Kontakizuna Gaia: Arte-hezkuntza, fantasia Arte Begiko Saila

SAIL BERDEA +4 9 Abentura Album ilustratua Alegiazko izakiak Ardura Artea Autoestimua Bakea Bilduma Ekologia Elkarbizitza Elkartasuna eta lankidetza Emozioak eta sentimenduak Errutinak Familia Fantasia Garapen pertsonala Heriotza Irudimena Klima Laguntasuna Maitasuna Mitologia Musika Natura Umorea Eurigilea Hazi Txiki Ipuin hautatuak, aldrebes kontatuak! Jainkosa izan nahi zuen hirukia Mara Munduko karramarrorik ertainena Pello eta Otsoa Pirata izan nahi zuen orbana Tartalo izan nahi zuen laukia

10 Liburu laburrak, arinak, dibertigarriak eta umorez beteak. Lehen irakurketen eta etortzear daudenen arteko zubia. Kontakizunek enuntziatu sinpleak eta paragrafo laburrak dituzte, testuari laguntzeko irudi eta guzti. +6 SAIL HORIA

11 SAIL HORIA +6 Minutu eta erdiko munstroak Almudena Cid Gure gimnasta txikiak ikastetxeko ekitaldi nagusian jardun beharra dauka. Zerbait okertzen ari da baina. Korapiloa nabaritzen du sabelaldean, noranahi jarraitzen diona. Beldurraren munstroak ez dio bakerik eman nahi... Gai izango ote da gure protagonista, bere jarduna minutu eta erdian egiteko? Almudena Cidek beldurrak nola garaitu kontatuko digu. Haiekin bat egitea proposatuko digu, erronka berriei heltzeko. Irudigilea: Julia Ortega Orrialde kopurua: 42 Generoa: Kontakizuna Gaia: Begirunea, elkarbizitza, erantzukizuna, familia

12 Irudigilea: Alfonso Gómez ISBN: 978-84-16839-15-5 Orrialde kopurua: 64 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, begirunea, fantasia, ohitura osasungarriak Kutxa bete dinosauro Ana Rossetti Trastelekuan kutxa bat dago, ezertarako balio ez duten gauzez beteta. Baina, Maia, Lier, Telmo, Gorka eta Jurdan Eskulan neska-mutiko ausartek irudimena erabiliko dute, traste zahar horiek tresna zoragarri bihurtu eta abentura zirarraragarriak bizitzeko. Irudigilea: Alex F. ISBN: 978-84-16839-50-6 Orrialde kopurua: 48 Generoa: Kontakizuna Gaia: Begirunea, elkarbizitza, erantzukizuna, familia Leiho bat eta leiho bi Leire Bilbao Maialen etxebizitza txiki batean bizi da bere amarekin eta arropak esekitzea abentura itzela iruditzen zaio. Izan ere, bere bihotzeko begiekin ikusten ditu auzokideak eta haien bizimodua. Maialenek bizitzaren alderik ederrena ikus dezake leihora ateratzen den bakoitzean. Liburuzaina eta gaizkileak Margaret Mahy Gaizkile talde basati batek Selene Laburnum liburuzaina bahitu du. Gaizkileek dirutza izugarria eskatu nahi diote Alkateari liburuzainaren truke. Baina, euren plana burutzerakoan ez dute aurreikusi liburuzainaren xarma eta abilezia, eta are gutxiago elgorri beldurgarria! Irudigilea: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-41-4 Orrialde kopurua: 48 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, elkarbizitza, garapen pertsonala, maitasuna

13 SAIL HORIA +6 Abentura Album ilustratua Ardura Beldurrak Dinosauroak Elkarbizitza Emozioak eta sentimenduak Errespetua Familia Fantasia Garapen pertsonala Laguntasuna Lanbideak Maitasuna Ohitura osasungarriak Osasun mentala Osasuna Umorea Kutxa bete dinosauro Leiho bat eta leiho bi Liburuzaina eta gaizkileak Minutu eta erdiko munstroak

14 Abenturak, umorea eta pertsonaia ausartak. Lagun taldeak dira ekintzaz beteriko istorioen protagonistak. Enuntziatuak konplexuagoak izan arren, atalak laburrak dira. +8 SAIL MOREAIrudi

15 +8 SAIL MOREA Mundua bete ipuin Antton Irusta Zergatik hiltzen da erlea ziztada egiten duenean? Nola sortu zen sua? Zergatik dituzte gameluek bi konkor? Nolakoa izan zen Lurraren hasiera? Munduko ipuin mitologiko hauek galdera horiei eta beste hainbati erantzuten diete. Irudigilea: Enrique Morente ISBN: 97884-16839-53-7 Orrialde kopurua: 136 Generoa: Kontakizuna Gaia: Jakintza, kulturartekotasuna, mitologia, natura Leireren opor miresgarriak Agurtzane Ortiz de Landaluze Mitologia-lehiaketa bat irabazi ondoren, bi familia euskaldunek Euskal Herrian zehar txango bat egiteko aukera lortu dute. Bidaian, zazpi lurraldeak bisitatzeko eta euskal izaki mitologikoak eta beren istorioak ezagutzeko parada izango dute. Leireren oporrak benetan miresgarriak izango dira! Irudigilea: Leire Salaberria ISBN: 978-84-16839-01-8 Orrialde kopurua: 120 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, fantasia, mitologia, kultur ondarea Xamaren herri magikoa Txagu Magu Ba ote dago herri magikorik? Bat bai, behintzat: Xamarena. Eta zergatik da magikoa? Hori berarekin batera argituko dugu liburu honetan zehar. Baina Xamaren herri magikoa ezagutu ez ezik, magia egiten ere ikasiko dugu. Benetako magia, gainera! Irudigilea: Amaia Arrazola ISBN: 978-84-16839-13-1 Orrialde kopurua: 128 Generoa: Kontakizuna Gaia: Fantasia, irudimena, misterioa Martintxo Bigarrena Antton Kazabon Martintxo mutiko jatorra eta sentibera dugu. Zaletasun berezi bat ere badu Martintxok, baina hori ez dio edonori kontatuko. Sekretu hori bere lagunik onena den aitonari baino ez dio aitortuko. Aitonak konplizitatea agertuko dio, bai eta ametsak betetzeko bidea erakutsiko ere. Belaunaldien arteko elkar ulertzean oinarritutako istorio ausarta. Irudigilea: Aitziber Alonso ISBN: 978-84-16839-43-8 Orrialde kopurua: 80 Generoa: Kontakizuna Gaia: Beldurrak gainditzea, erantzukizuna, garapen pertsonala Irudigilea: Alex Orbe ISBN: 978-84-16839-20-9 Orrialde kopurua: 80 Generoa: Kontakizuna Gaia: Elkarbizitza, integrazioa, laguntasuna, umorea Erraldoiek ez dute lagunik jaten Unai Elorriaga Garbiñek eta Mariñek berrehun urte baino gehiago dituzte. Hainbeste bizi ondoren, amonatxo xelebre hauek ederto dakite zer dagoen ondo eta zer dagoen txarto, eta ez diete kasurik egiten arauei edota legeei. Egun batean, Sansonkules izeneko erraldoi izugarria ezagutzen dute eta bi atsoen bizimodua hankaz gora jarriko da.

16 Nolako mundua nahi dugu? Zenbait egile «Bakea ezinezkoa da maitasunik, adiskidetasunik, tolerantziarik eta barkamenik gabe». Frantzisko Aita Santua Katxin Antton Irusta Katxin hamar urteko mutiko zintzoa da eta gustura bizi da bere aitonarekin mendialdeko baserri batean. Aitonak kontatzen dizkion istorioei esker, oso mutil jakintsua bilakatu da Katxin, eta bere jakinduria erakusteko aukera izango du eskolako lagun berrien aurrean. Irudigilea: Enrique Morente ISBN: 978-84-16839-00-1 Orrialde kopurua: 136 Generoa: Kontakizuna Gaia: Ahozkotasuna, fantasia, kultur ondarea, mitologia Ako Trod Roald Dahl Bi maite zituen Hoppy jaunak bihotzean. Batetik, bere balkoiko loreak eta, bestetik, bere auzoko Silver andrea. Baina bigarren hori sekretua zen! Silver andrearen bihotzean bere dortoka Alfierentzat baino ez zegoen tokirik. Lortuko ote du Hoppy jaunak Silver andrearen bihotzean berarentzako lekua egitea? Irudigilea: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-38-4 Orrialde kopurua: 88 Generoa: Kontakizuna Gaia: Elkarbizitza, erantzukizuna, maitasuna A zer azeria! Roald Dahl Haran bat, hiru baserri, hiru baserritar maltzur eta baso bat... Eta bertan, azeri azkar bezain ausart bat, hiru baserritar zitalen asmoak hankaz gora jarriko dituena behin eta berriz. Txilbor, Txikin eta Tximel zoratu egingo ditu azeri argiak. A zer azeria! Irudigilea: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-03-2 Orrialde kopurua: 136 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, ekologia, elkarbizitza Roald Dahl Jira, Peli eta hirurok Roald Dahl Jira jirafak, Peli pelikanoak eta Tximi tximinoak lan talde bikaina osatzen dute. Gilen ere batu zaie, litxarreria denda bat edukitzea amets duen haur mundiala. Laurek elkarrekin abentura harrigarriak biziko dituzte. Bidean, baina, dukedukesa bitxiak eta «Sugoi» lapur beldurgarria topatuko dituzte. Irudigilea: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-08-7 Orrialde kopurua: 96 Generoa: Kontakizuna Gaia: Erantzukizuna, kulturaniztasuna, laguntasuna Irudigilea: Inés Burgos ISBN: 978-84-16839-42-1 Orrialde kopurua: 42 Generoa: Kontakizuna Gaia: Adiskidetasuna, bakea, begirunea, ekologia, elkartasuna, familia, maitasuna, zuzentasuna

17 +8 SAIL MOREA Abentura Animaliak Ardura Asmamena Bakea Beldurrak Bidaiak Bilduma Bihurrikeriak Ekologia Elkarbizitza Elkartasuna eta lankidetza Erlijioa Errespetua Familia Fantasia Garapen pertsonala Inklusioa Irudimena Kulturaniztasuna Laguntasuna Maitasuna Magia Matematika Mitologia Natura Oporrak eta aisia Sormena Umorea A zer azeria! Ako Trod Erraldoiek ez dute lagunik jaten Jira, Peli eta hirurok Katxin Leireren opor miresgarriak Martintxo Bigarrena Mundua bete ipuin Nolako mundua nahi dugu? Frantzisko Aita Santuak gidatzen gaitu Xamaren herri magikoa

18 Intrigaz beteriko argumentuak eta umore handiko bizi-esperientziak, irakurleen jakin-mina piztuko dutenak. Kontakizun zirraragarriak, jakinguraz beterik dauden irakurleentzat ezin aproposagoak. +10 SAIL LARANJA

19 SAIL LARANJA +10 Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea Lur Gallastegi Amets eta bere lagunak irrikaz daude beste urte batez Gau Beltza ospatzeko. Baina aurtengoa ezberdina izango da. Hildakoak bizidunen mundura igaro nahian dabiltza. Abentura zirraragarriak biziko dituzte gazte hauek, eta zu bizipen horien lekuko zuzena izango zara. Irudigilea: Josevisky ISBN: 978-84-16839-47-6 Orrialde kopurua: 128 Generoa: Antzerkia Gaia: Familia, heriotza, laguntasuna Hankazikin Pablo Barrio Hankazikin hil egin da eta Herioarekin egin du topo. Arraioa, ez zen hori umearen asmoa! Zer egin? Maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren pasarte batzuk antzeztea proposatuko dio Herioak. Erronkari aurre egingo dio Hankazikinek, baita ausart aurre egin ere… Egun gorriak Esti Vivanco Izar eta Ekhi hamabi urteko neba-arreba bikiak dira. Nahiz eta biek futbola maite duten, familiako kide batzuek tratu desberdina ematen diete. Horrez gain, Izar nerabezaroan sartuta dago bete-betean, eta bere gorputza zeharo aldatzen ari da. Izar bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditzen saiatuko da. Irudigilea: Alex Macho ISBN: 978-84-16839-07-0 Orrialde kopurua: 128 Generoa: Kontakizuna Gaia: Berdintasuna, errealitatea, familia, garapen pertsonala, hezkuntza ez sexista, laguntasuna Inari, Laponiako lore Joseba Ossa Inari Laponiako leku lasai eta baketsu batean bizi da, amona, guraso eta neba-arrebekin, elur-oreinekin eta naturarekin bat eginik. Alabaina, Inari eta bere senideak ez daude arrisku guztietatik salbu: zibilizazio modernoa hurbiltzen eta aztarnak uzten hasi da… Irudigilea: Maite Gurrutxaga ISBN: 978-84-16839-10-0 Orrialde kopurua: 160 Generoa: Kontakizuna Gaia: Begirunea, ekologia, familia, kulturartekotasuna Irudigilea: Pili Aguado ISBN: 978-84-16839-54-4 Orrialde kopurua: 152 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, irudimena, sentimenduak

20 Seme maitea: greban gaude Jordi Sierra i Fabra Unaik ez du etxean inoiz laguntzen, eskergabekoa da eta nota txarrekin amaitu du urtea. Mutikoak gurasoen errieta izugarria espero du, baina haiek, aldiz, jaramonik ere ez diote egin. Unai harrituta dago. Zer gertatu zaie gurasoei? Estralurtarrak ote dira? Irudigilea: Ximena Maier ISBN: 978-84-16839-46-9 Orrialde kopurua: 160 Generoa: Kontakizuna Gaia: Begirunea, erantzukizuna, familia, garapen pertsonala Irudigilea: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-14-8 Orrialde kopurua: 64 Generoa: Kontakizuna Gaia: Ahozkotasuna, umorea Errima errebeldeak Roald Dahl Liburu honetan Roald Dahlek errima konplize hartuko du sei ipuin klasiko ezaguni buelta emateko: Edurne Zuri auto-stopez ibiliko zaigu, hiru txerritxoek laguntza eskatuko diote Txanogorritxori… Eta otsoa? Otsoak gorritxoak ikusiko ditu. Bai horixe! Hatz miragarria Roald Dahl Zortzi urteko neskato batek dohain berezia du: eskuineko eskuan duen hatz miragarriaz gogoko ez dituen gauzak eta jendea zigor ditzake, haien itxura aldatuz. Hori dela eta, egun batean, ehiza krudelean sarriegi aritzen diren auzoko batzuk bere hatz miragarriaz seinalatu eta… Irudigilea: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-16-2 Orrialde kopurua: 80 Generoa: Kontakizuna Gaia: Begirunea, ekologia, elkarbizitza Belle, Landetako sirena Mikel Garmendia Koldo eta Itziar Landetara joango dira gurasoekin. Opor laburrak izango dira, ikasturtean zehar ez baitira oso fin ibili eta kalabaza bat edo beste ere ekarri baitute etxera. Landetan Belle ezagutuko dute. Bellek kontatuko dizkien istorio eta sekretuek zeharo aldatuko dute gure bi laguntxoen bizitza. Irudigilea: Mikel Valverde ISBN: 978-84-16839-12-4 Orrialde kopurua: 128 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, fantasia, laguntasuna, mitologia Ditxosozko ditxolaria Joseba Santxo Mikel Martinez hamabi urteko gaztetxoa da eta hitzak errimatzeko joera handia du. Liburu honetan zehar, hainbat abentura biziko du Mikelek. Beraz, presta zaitez mutil bizi bezain sentibera honen larruan sartu eta mundua bere begietatik ikusteko. Irudigilea: Iñigo Ordozgoiti ISBN: 978-84-16839-11-7 Orrialde kopurua: 176 Generoa: Kontakizuna Gaia: Adiskidetasuna, ahozkotasuna, bullyinga, maitasuna Roald Dahl

21 SAIL LARANJA +10 Abentura Adorea Alegiazko izakiak Animaliak Eskola jazarpena Ardura Beldurrak Berdintasuna Bidaiak Bihurrikeriak Ekologia Elkarbizitza Emakumeak Emozioak eta sentimenduak Errespetua Eskola Familia Familia gatazkak Fantasia Garapen pertsonala Halloween Heriotza Irudimena Justizia Kirolak Kulturaniztasuna Laguntasuna Maitasuna Magia Misterioa Mitologia Natura Nerabezaroa Osasuna Printzeak eta printzesak Sormena Umorea Belle, Landetako sirena Ditxosozko ditxolaria Egun gorriak Errima errebeldeak Gau beltza eta ahanzturaren pasabidea Hankazikin Harresi Handirantz Hatz miragarria Inari, Laponiako lore Seme maitea: greban gaude

22 Mundura irteteko eta hura ulertzeko, unibertso fantastikoetan nabigatzeko eta esperientzia horiek partekatzeko gogoa asetzeko kontakizunak. Irakurketa desafiatzaileak ere nahasten dira. Hizkuntza bisualak eta literarioak. +12 SAIL URDINA

23 SAIL URDINA +12 Jara Bartzelonan Jasone Osoro Jara Bartzelonara joan zaigu, eta makina bat bizipen berri izango ditu: looka aldatuko du, lagun berri eta interesgarriak egingo ditu... Heldu sentitu nahi du gure neskak, bizitzaz gozatu; baina horrek ondorioak izango ditu… Azaleko irudia: Alex Macho ISBN: 978-84-16839-26-1 Orrialde kopurua: 176 Generoa: Kontakizuna Gaia: Errealitatea, familia, garapen pertsonala, laguntasuna, maitasuna Jara Jasone Osoro Jarak 13 urte ditu eta emakume bihurtzen hasia da. Horrek egoera berriak bizitzera eramango du: gurasoekin haserreak, errebeldia, pozak eta tristurak… Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko da bere unibertsoa: estreinako musua. Azaleko irudia: Alex Macho ISBN: 978-84-16839-19-3 Orrialde kopurua: 176 Generoa: Kontakizuna Gaia: Errealitatea, familia, garapen pertsonala, laguntasuna, maitasuna Jara, bikiak eta bikoteak Jasone Osoro Estreinako musuaren ostean, Jararen sentimenduak nahasirik daude. Horrez gain, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Ikastetxean mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira. Eta ez nolanahikoak! Azaleko irudia: Alex Macho ISBN: 978-84-16839-24-7 Orrialde kopurua: 160 Generoa: Kontakizuna Gaia: Errealitatea, familia, garapen pertsonala, laguntasuna, maitasuna Beldurrik gabe Manuel L. Alonso «Ezberdina» izateagatik baztertua, Bittor beldurrez bizi da, besteengan pizten duen etsaitasuna delaeta. Horregatik, Leonen lagun egitean, edozertarako prest egongo da bien arteko adiskidetasunari eusteko. Istorio ausarta, egiazkoa, nork bere mugak gainditu eta hazteari buruzkoa. Azaleko irudia: Elena Odriozola ISBN: 978-84-16839-52-0 Orrialde kopurua: 176 Generoa: Kontakizuna Gaia: Adiskidetasuna, aniztasunaren trataera, askatasuna Azaleko irudia: Jokin Mitxelena ISBN: 978-84-16839-23-0 Orrialde kopurua: 120 Generoa: Kontakizuna Gaia: Integrazioa, umorea H gabe Sustrai Colina Nola jokatu mundu guztiak ikastetxeko hormarik zurienean agertu den pintadaren egiletzat zauzkanean? Galdetu Manu, Xabi eta Joxemariri. Agian ez dizute erantzun argirik emango, baina izugarri poztuko dira. Izan ere, azkenaldian ez die inork kasu handirik egiten…

24 Roald Dahl Bihotz ausarta Joanes Urkixo Urtzik hamalau urte ditu eta bizitza ez zaio oso atsegina iruditzen. Aitaren errietak eguneroko ohitura bihurtu dira, azterketetan ustelak ateratzen hasi da… eta hori gutxi balitz, munduko neskarik zoragarrienaz maiteminduta dago, baina hark ez dio jaramonik egiten… Azaleko irudia: Mikel Casal ISBN: 978-84-16839-17-9 Orrialde kopurua: 192 Generoa: Kontakizuna Gaia: Beldurrak gainditzea, familia, garapen pertsonala, laguntasuna, maitasuna Eguzkilore Antton Kazabon Behinola, erromatarrek Oiartzoko meatzeetan burdina ateratzen zuten, baina Trumoi, euskaldun gaztea, ez zen haien laguna. Batez ere, Klaudio erromatar gaztea gorrotatzen zuen, biek maitatzen baitzuten neska euskaldun bera: Eguzkilore. Noraino iritsiko ote dira Eguzkiloreren maitasuna lortzeko? Azaleko irudia: Jesús Sotes ISBN: 978-84-16839-21-6 Orrialde kopurua: 152 Generoa: Kontakizuna Gaia: Elkarbizitza, maitasuna, mitologia Heriotza harrigarria Toti Martinez de Lezea Aurtengo udan, Ikerrek errekuperazio baterako ikasi behar du. Horregatik, priore-etxe lasai batera eramaten dute gurasoek. Zoritxarrez, bertan azterketa gainditu ez zion irakaslea dago. Oso deseroso eta aspertuta dago Iker, baina bat-bateko hilketa misteriotsu batek egoera guztiz aldatuko du. Azaleko irudia: Mikel Casal ISBN: 978-84-16839-25-4 Orrialde kopurua: 264 Generoa: Kontakizuna Gaia: Erantzukizuna, misterioa Charlie eta txokolate-lantegia Roald Dahl Wonka jaunak bost Urrezko Txartel ezkutatu ditu bere txokolate-barretan. Txartel horiek aurkitzeko zortea dutenek haren txokolate-lantegi miresgarria bisitatuko dute. Charliek, zorionez, txartel horietako bat aurkituko du, eta, une horretatik aurrera, haren bizitza betiko aldatuko da. Matilda Roald Dahl Matildak bost urte ditu eta dagoeneko irakurle amorratua da. Matilda oso neskato argia eta miretsia da. Bere guraso petralek, ordea, beti bazterrak nahasten dabilela uste dute. Gainera, Matildak ahalmen bereziak ditu, eskolako zuzendari gogaikarriaren aurka egiten lagunduko diotenak. Azaleko irudia: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-22-3 Orrialde kopurua: 304 Generoa: Kontakizuna Gaia: Erantzukizuna, garapen pertsonala, irudimena Azaleko irudia: Quentin Blake ISBN: 978-84-16839-30-8 Orrialde kopurua: 240 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, elkarbizitza, maitasuna

25 SAIL URDINA +12 Abentura Adorea Eskola jazarpena Ardura Askatasuna Autoestimua Beldurrak Bidaiak Bilduma Bihurrikeriak Elkarbizitza Emozioak eta sentimenduak Eskola Familia Fantasia Garapen pertsonala Justizia Laguntasuna Maitasuna Misterioa Mitologia Nerabezaroa Umorea Beldurrik gabe Bihotz ausarta Charlie eta txokolate-lantegia Eguzkilore H gabe Heriotza harrigarria Jara Jara bikiak eta bikoteak Jara Bartzelonan

26 Nerabeek beren bizipenekin bat egiteko edo, kontrara, benetako mundutik ihes egiteko istorioak. Trama konplexuagoak eta hizkuntzaren erabilera zabalagoa. Forma eta edukiaren kalitatea zaintzen duten liburuak, zenbait gailutan irakurtzeko gai diren irakurleentzat. +14 GAZTE SAILA

27 GAZTE SAILA +14 Nire baitako ahotsak Joseba Santxo Uriarte Azal hauen barruan hainbat mikroipuin dituzu zain. Askotariko gaiak eta egoerak. Ustekabeak ere bai. Erraz irakurriko dituzu. Aise sartuko zaizkizu. Irakurritakoan, kontakizun horien atzean dauden mikromunduak ezagutzera gonbidatuko zaitu autoreak. Eta, amaieran, erronkatxoa botako dizu, irakurketa pasibotik idazketa aktibora pasa zaitezen. Ahalduntze literarioa? Deitu nahi duzun moduan, baina eutsi erronkari! ISBN: 978-84-16839-33-9 Orrialde kopurua: 112 Generoa: Kontakizuna Gaia: Erantzukizuna, garapen pertsonala, maitasuna ISBN: 978-84-16839-31-5 Orrialde kopurua: 152 Generoa: Kontakizuna Gaia: Aniztasunaren trataera, garapen pertsonala, maitasuna Jara live Jasone Osoro Aurreko ikasturteko nota txarrak direla eta, aurtengo udan, Jara zigortuta geratu da Bartzelonan. Hala ere, Lekeition izango den Gazte kanpaldira gonbidatuko du Ihintzak eta gurasoek baimena emango diote. Bertan, musika eta gitarra akordeen artean zalantza loratuko da berriz ere Jararen bihotzean: zein da benetan maite duen mutila? Maitasuna zailegia da Andrés Guerrero Maitasunak jotzen gaituenean apurtu egiten gaitu. Loa lapurtzen digu. Baina, ordainetan, munduko bizipozik handiena ematen digu. Mugagabeko itxaropenez eta indarrez betetzen gaitu. Halakoxe erraza da. Eta halakoxe zaila. Batzuetan, zailegia. Eta hortixek sortu dira maitasun kontu hauek. Maitasun kantu xume hauek. Margolana Igor Elortza Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke… Hona hemen artearen lilurak mugarik ez daukala erakusten duen intrigazko istorio erakargarria. Irakurtzen hasi bezain laster kontakizun bizi honen atzaparretan eroriko zara! ISBN: 978-84-16839-27-8 Orrialde kopurua: 128 Generoa: Kontakizuna Gaia: Arte hezkuntza, erantzukizuna, misterioa, zuzentasuna ISBN: 978-84-16839-51-3 Orrialde kopurua: 120 Generoa: Kontakizuna Gaia: Emozioak eta sentimenduak, familia, heriotza, laguntasuna, maitasuna, sormena, umorea

28 Istorio amaigabea Michael Ende Haur Enperatriza hiltzear dago, eta haren erresuma arrisku larrian dago. Atreiu azal berdeen tribuko gerlari ausartaren eta liburu magiko bat grinaz irakurtzen ari den Bastian mutikoaren esku dago salbazioa. Mila abentura tarteko, elkartu egingo dira, eta pertsonaia asko ezagutuko dituzte; biek batera, bizia emango diote literatura unibertsaleko sormen-lan handienetako bati. ISBN: 978-84-16839-04-9 Orrialde kopurua: 560 Generoa: Kontakizuna Gaia: Adiskidetasuna, erantzukizuna, familia ISBN: 978-84-16839-29-2 Orrialde kopurua: 232 Generoa: Kontakizuna Gaia: Adiskidetasuna, elkarbizitza, errealitatea, kritika soziala, laguntasuna Errebeldeak S. E. Hinton Ponyboy mutil gaztea New Yorkeko auzune batean bizi da. Dena kontrolpean duela uste du berak eta haren bandakideen eta benetako lagunen babesa ere badu. Baina, gau batean, beste banda batekin izandako borroka latz baten ondorioz, Ponyboyren bizitza kolokan jarriko da… ISBN: 978-84-16839-35-3 Orrialde kopurua: 328 Generoa: Kontakizuna Gaia: Elkarbizitza, garapen pertsonala, laguntasuna Momo Michael Ende Momo izeneko neskatoak dohain miresgarri bat du: badaki besteei entzuten. Gainera, jendeari lagundu nahi dio, haien bizitza samurragoa izan dadin. Batik bat, gizon grisek erabakitzen dutenean beretzat hartuko dutela pertsonek duten gauza preziatuena: denbora.

29 GAZTE SAILA +14 Abentura Album ilustratua Alegiazko izakiak Ardura Artea Askatasuna Bidaiak Bilduma Distopia Ekologia Elkarbizitza Emozioak eta sentimenduak Errespetua Eskola Familia Fantasia Garapen pertsonala Gizarte gatazkak Gizarte kritika Heriotza Justizia Kulturaniztasuna Laguntasuna LGTBIQ+ Maitasuna Misterioa Musika Nerabezaroa Sormena Umorea Zientzia fikzioa Errebeldeak Jara live Istorio amaigabea Lurraren taupadak Maitasuna zailegia da Margolana Momo Nire baitako ahotsak

Webgunea eta irakasleentzako baliabideak Begikoren webgunean, jarduera pila bat aurkituko dituzu ikasleak irakurtzera bultzatzeko, eta baita irakurmenaren bitartez ebaluatzeko, ikertzeko, sortzeko eta dibertitzeko ere. 1. Irakurtzeko gaitasunen probak, mailaren arabera. 2. Liburu guztien irakurketa-gidak. 3. Liburu guztien hasierako orrialdeetara sarbidea. 4. Ikasgela dinamizatzeko baliabideak. 5. Gaur egungo gaietan sakontzeko kanpainak. loqueleo.es/begiko webgunean, katalogo osoa ikusi eta azken berriak irakurri ahalko dituzu, baita hainbat baliabide eskura izan ere, irakurtzea ekintza dibertigarria, aberasgarria, gogoetatsua eta bizia izan dadin. Ikasgela toki aproposa izan daiteke aldaketarako eta loturak sortzeko bai ikaskideekin, bai irakurketarekin; hau da, ideia onak azaleratzeko espazioa izan daiteke. Animatu, esploratu eta aktibatu zure eremua. EGIN ZAITEZ GURE IRAKURLE-KOMUNITATEAREN PARTE!

31 Egileen aurkibidea A Alberdi, Uxue Munduko karramarrorik ertainena, 7. or. Alonso, Manuel L. Beldurrik gabe, 21. or. Añorga, Pello Hazi Txiki, 7. or. B Barrio, Pablo Hankazikin, 17. or. Bilbao, Leire Leiho bat eta leiho bi, 11. or. C Cid, Almudena Minutu eta erdiko munstroak, 11. or. Colina, Sustrai H gabe, 23. or. D Dahl, Roald A zer azeria!, 15. or. Ako Trod, 15. or. Charlie eta txokolate-lantegia, 23. or. Errima errebeldeak, 18. or. Hatz miragarria, 18. or. Jira, Peli eta hirurok, 15. or. Matilda, 23. or. E Elorriaga, Unai Erraldoiek ez dute lagunik jaten, 14. or. Elortza, Igor Margolana, 27. or. Ende, Michael Istorio amaigabea, 26. or. Momo, 26. or. G Gallastegi, Lur Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea, 17. or. Garmendia, Mikel Belle, Landetako sirena, 19. or. Guerrero, Andrés Maitasuna zailegia da, 25. or. H Hernández, Nerea Mara, 7. or. Hinton, S. E. Errebeldeak, 26. or. I Irusta, Antton Katxin, 14. or. Mundua bete ipuin, 13. or. K Kazabon, Antton Eguzkilore, 22 or. Martintxo Bigarrena, 14 or. M Mahy, Margaret Liburuzaina eta gaizkileak, 11. or. Martínez de Lezea, Toti Heriotza harrigarria, 22. or. Monreal, Violeta Jainkosa izan nahi zuen hirukia, 8. or. Pirata izan nahi zuen orbana, 8. or. Tartalo izan nahi zuen laukia, 8. or. O Ortiz de Landaluze, Agurtzane Leireren opor miresgarriak, 13. or. Osoro, Jasone Jara, 21. or. Jara Bartzelonan, 21. or. Jara, bikiak eta bikoteak, 23. or. Jara live, 25. or. Ossa, Joseba Inari, Laponiako lore, 18. or. R Rodari, Gianni Eurigilea, 9. or. Ipuin hautatuak, aldrebes kontatuak!, 9. or. Rossetti, Ana Kutxa bete dinosauro, 11. or. Rubio, Ayesha L. Pello eta Otsoa, 9. or. S Santxo Uriarte, Joseba Ditxosozko ditxolaria, 21. or. Nire baitako ahotsak, 25. or. Sierra i Fabra, Jordi Seme maitea: greban gaude, 18. or. T Txagu Magu Xamaren herri magikoa, 13. or. U Urkixo, Joanes Bihotz ausarta, 22. or. V Vivanco, Esti Egun gorriak, 17. or. Z Zenbait egile Nolako mundua nahi dugu?, 14. or.

32 Izenburuen aurkibidea SAIL BERDEA Eurigilea, Gianni Rodari. ........................ 9 Hazi Txiki, Pello Añorga.......................... 7 Ipuin hautatuak, aldrebes kontatuak!, Gianni Rodari....................................... 9 Jainkosa izan nahi zuen hirukia, Violeta Monreal................................................ 8 Mara, Nerea Hernández.......................... 7 Munduko karramorrik ertainena, Uxue Alberdi................................................. 7 Pello eta Otsoa, Ayesha L. Rubio.............. 9 Pirata izan nahi zuen orbana, Violeta Monreal................................................ 8 Tartalo izan nahi zuen laukia, Violeta Monreal................................................ 8 SAIL HORIA Kutxa bete dinosauro, Ana Rossetti. . . . . . . 11 Leiho bat eta leiho bi, Leire Bilbao.......... 11 Liburuzaina eta gaizkileak, Margaret Mahy.................................................. 11 Minutu eta erdiko munstroak, Almudena Cid..................................................... 11 SAIL MOREA Ako Trod, Roald Dahl............................ 15 A zer azeria!, Roald Dahl....................... 13 Erraldoiek ez dute lagunik jaten, Unai Elorriaga............................................ 14 Jira, Peli eta hirurok, Roald Dahl........... 13 Katxin, Antton Irusta........................... 14 Leireren opor miresgarriak, Agurtzane Ortiz de Landaluze............................... 15 Martintxo Bigarrena, Antton Kazabon. . . 14 Mundua bete ipuin, Antton Irusta.......... 13 Nolako mundua nahi dugu?, Zenbait egile....................................... 14 Xamaren herri magikoa, Txagu Magu.. . . . 15 SAIL LARANJA Belle, Landetako sirena, Mikel Garmendia. ........................................ 19 Ditxosozko ditxolaria, Joseba Santxo. . . . 19 Egun gorriak, Esti Vivanco.................... 17 Errima errebeldeak, Roald Dahl............ 18 Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea, Lur Gallastegi...................................... 17 Hankazikin, Pablo Barrio...................... 17 Hatz miragarria, Roald Dahl................. 18 Inari, Laponiako lore, Joseba Ossa. . . . . . . . 18 Seme maitea: greban gaude, Jordi Sierra i Fabra. ............................. 18 +6 +8 +10 +4 SAIL URDINA Beldurrik gabe, Manuel L. Alonso........... 21 Bihotz ausarta, Joanes Urkixo. ............. 22 Charlie eta txokolate-lantegia, Roald Dahl................................................... 23 Eguzkilore, Antton Kazabon.................. 22 H gabe, Sustrai Colina.......................... 23 Heriotza harrigarria, Toti Martínez de Lezea................................................. 22 Jara, Jasone Osoro.............................. 21 Jara Bartzelonan, Jasone Osoro........... 21 Jara, bikiak eta bikoteak, Jasone Osoro...................................... 21 Matilda, Roald Dahl............................. 23 GAZTE SAILA Errebeldeak, S. E. Hinton...................... 26 Jara live, Jasone Osoro........................ 25 Istorio amaigabea, Michael Ende........... 26 Maitasuna zailegia da, Andrés Guerrero. 25 Margolana, Igor Elortza........................ 27 Momo, Michael Ende. ........................... 26 Nire baitako ahotsak, Joseba Santxo.. . . . 25 +12 +14

Bizkaia irakasleakprofes@santillana.es Tel.: 94 426 90 22 Nafarroa profesnavarra@santillana.es Tel.: 948 13 23 11 Hemen gaituzue

loqueleo.es/begiko 1846574

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz