Begiko

15 +8 SAIL MOREA Mundua bete ipuin Antton Irusta Zergatik hiltzen da erlea ziztada egiten duenean? Nola sortu zen sua? Zergatik dituzte gameluek bi konkor? Nolakoa izan zen Lurraren hasiera? Munduko ipuin mitologiko hauek galdera horiei eta beste hainbati erantzuten diete. Irudigilea: Enrique Morente ISBN: 97884-16839-53-7 Orrialde kopurua: 136 Generoa: Kontakizuna Gaia: Jakintza, kulturartekotasuna, mitologia, natura Leireren opor miresgarriak Agurtzane Ortiz de Landaluze Mitologia-lehiaketa bat irabazi ondoren, bi familia euskaldunek Euskal Herrian zehar txango bat egiteko aukera lortu dute. Bidaian, zazpi lurraldeak bisitatzeko eta euskal izaki mitologikoak eta beren istorioak ezagutzeko parada izango dute. Leireren oporrak benetan miresgarriak izango dira! Irudigilea: Leire Salaberria ISBN: 978-84-16839-01-8 Orrialde kopurua: 120 Generoa: Kontakizuna Gaia: Abentura, fantasia, mitologia, kultur ondarea Xamaren herri magikoa Txagu Magu Ba ote dago herri magikorik? Bat bai, behintzat: Xamarena. Eta zergatik da magikoa? Hori berarekin batera argituko dugu liburu honetan zehar. Baina Xamaren herri magikoa ezagutu ez ezik, magia egiten ere ikasiko dugu. Benetako magia, gainera! Irudigilea: Amaia Arrazola ISBN: 978-84-16839-13-1 Orrialde kopurua: 128 Generoa: Kontakizuna Gaia: Fantasia, irudimena, misterioa Martintxo Bigarrena Antton Kazabon Martintxo mutiko jatorra eta sentibera dugu. Zaletasun berezi bat ere badu Martintxok, baina hori ez dio edonori kontatuko. Sekretu hori bere lagunik onena den aitonari baino ez dio aitortuko. Aitonak konplizitatea agertuko dio, bai eta ametsak betetzeko bidea erakutsiko ere. Belaunaldien arteko elkar ulertzean oinarritutako istorio ausarta. Irudigilea: Aitziber Alonso ISBN: 978-84-16839-43-8 Orrialde kopurua: 80 Generoa: Kontakizuna Gaia: Beldurrak gainditzea, erantzukizuna, garapen pertsonala Irudigilea: Alex Orbe ISBN: 978-84-16839-20-9 Orrialde kopurua: 80 Generoa: Kontakizuna Gaia: Elkarbizitza, integrazioa, laguntasuna, umorea Erraldoiek ez dute lagunik jaten Unai Elorriaga Garbiñek eta Mariñek berrehun urte baino gehiago dituzte. Hainbeste bizi ondoren, amonatxo xelebre hauek ederto dakite zer dagoen ondo eta zer dagoen txarto, eta ez diete kasurik egiten arauei edota legeei. Egun batean, Sansonkules izeneko erraldoi izugarria ezagutzen dute eta bi atsoen bizimodua hankaz gora jarriko da.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz