Begiko

27 GAZTE SAILA +14 Nire baitako ahotsak Joseba Santxo Uriarte Azal hauen barruan hainbat mikroipuin dituzu zain. Askotariko gaiak eta egoerak. Ustekabeak ere bai. Erraz irakurriko dituzu. Aise sartuko zaizkizu. Irakurritakoan, kontakizun horien atzean dauden mikromunduak ezagutzera gonbidatuko zaitu autoreak. Eta, amaieran, erronkatxoa botako dizu, irakurketa pasibotik idazketa aktibora pasa zaitezen. Ahalduntze literarioa? Deitu nahi duzun moduan, baina eutsi erronkari! ISBN: 978-84-16839-33-9 Orrialde kopurua: 112 Generoa: Kontakizuna Gaia: Erantzukizuna, garapen pertsonala, maitasuna ISBN: 978-84-16839-31-5 Orrialde kopurua: 152 Generoa: Kontakizuna Gaia: Aniztasunaren trataera, garapen pertsonala, maitasuna Jara live Jasone Osoro Aurreko ikasturteko nota txarrak direla eta, aurtengo udan, Jara zigortuta geratu da Bartzelonan. Hala ere, Lekeition izango den Gazte kanpaldira gonbidatuko du Ihintzak eta gurasoek baimena emango diote. Bertan, musika eta gitarra akordeen artean zalantza loratuko da berriz ere Jararen bihotzean: zein da benetan maite duen mutila? Maitasuna zailegia da Andrés Guerrero Maitasunak jotzen gaituenean apurtu egiten gaitu. Loa lapurtzen digu. Baina, ordainetan, munduko bizipozik handiena ematen digu. Mugagabeko itxaropenez eta indarrez betetzen gaitu. Halakoxe erraza da. Eta halakoxe zaila. Batzuetan, zailegia. Eta hortixek sortu dira maitasun kontu hauek. Maitasun kantu xume hauek. Margolana Igor Elortza Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke… Hona hemen artearen lilurak mugarik ez daukala erakusten duen intrigazko istorio erakargarria. Irakurtzen hasi bezain laster kontakizun bizi honen atzaparretan eroriko zara! ISBN: 978-84-16839-27-8 Orrialde kopurua: 128 Generoa: Kontakizuna Gaia: Arte hezkuntza, erantzukizuna, misterioa, zuzentasuna ISBN: 978-84-16839-51-3 Orrialde kopurua: 120 Generoa: Kontakizuna Gaia: Emozioak eta sentimenduak, familia, heriotza, laguntasuna, maitasuna, sormena, umorea

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz