Eremuka lan egiteko koadernoak Zubia-Santillanaren hezkuntza-proposamen berria dira, eta ikasleek EREMUKA IKAS DEZATEN pentsatuta eta diseinatuta daude. Koaderno hauen helburua ikasteko prozesua ahalik eta aberasgarriena izatea da, ikasleari ikaskuntza-prozesuan lagunduz, gaur egungo erronkei erantzuteko gaitasuna gara dezaten. Ikastetxean era malgu batean irakatsi nahi baduzue, koaderno hauek dira behar dituzuen tresnak. Diziplinarteko hiru proiektu ditu, bat hiruhileko bakoitzerako. Proiektuetan lantzen diren edukiak Munduak Eraikitzen proiektuko ikaslearen liburuko edukiekin loturik daude. Proiektuak ikas egoeretan oinarrituta daude. Ikas egoera horiek bizitzako egoera errealak eta motibagarriak dira. Proiektu bakoitza lau ikerketa-atazatan banatuta dago. Ataza guztietan tarteko lan bat proposatzen da amaieran. Hainbat motatako jarduerak eskaintzen dira, ikasleek banaka, binaka edo taldeka egiteko. Jarduera horiek informazioa bilatzekoak, prozesatzekoak eta interpretatzekoak dira. Proiektuaren amaierako lanean, ikasleek proiektuan landutakoa eta ikasitakoa aplikatuko dute eta jendaurrean azalduko dute. Ezagutu proposamen berritzaile honen ezaugarriak: Eremuka lan egiten
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz