Liburu digitala Koadernoko materialak: Lan-koaderno praktiko honetan ikasleek jarduerak koadernoan bertan egingo dituzte. Erantzunak. Ikaslearen koadernoaren erantzunak formatu digitalean (PDF). Ebaluazio-errubrikak. Word formatuan e-vocación-en. Ikaslearentzat Irakaslearentzako baliabideak 1 DBH Euskara eta Gizarte eremua lantzeko KOADERNOA Euskara eta Gizarte eremua lantzeko KOADERNOA 1 DBH ERANTZUNAK 1 DBH Zientzia eta Matematika eremua lantzeko KOADERNOA 1 DBH Zientzia eta Matematika eremua lantzeko KOADERNOA ERANTZUNAK 2. PROIEKTUA Baso bizia HAUSNARTU ETA HITZ EGIN Gorka natura maite duen mutil gaztea da. Asko gustatzen zaio herritik atera eta txangoak egitea naturan zehar. Gaur, inguruko baso batera joan da amarekin perretxikoak biltzera. Zuhaitzen hosto bustiek lurra estaltzen dute eta han eta hemen hainbat koloretako perretxikoak ikus daitezke. Basoko usainak eta koloreak zoragarriak dira. Gorkak uste du jendeak toki hau benetan ezagutuko balu eta haren edertasunaz jabetuko balitz, jendearen bihotzetan basoak zaintzeko gogoa piztuko litzatekeela. Horregatik, zirt eta zart, bere ikaskideei hauxe proposatuko diela erabaki du Gorkak: denen artean erakusketa bat prestatzea, jendeak basoa eta bertan bizi diren izakiak ezagutu eta maita ditzan. Izan ere, zerbait babesteko, lehenik hura ezagutu behar da! IKAS EGOERA Erreparatu goiko argazkiari eta deskribatu denen artean Zenbat izaki bizidun ikusten dituzue? Zerrendatu. Ikusten ez badira ere, zer beste izaki bizidun egon daitezke leku horretan? Zer ekosistema mota da argazkikoa? Azaldu zure erantzuna. Zergatik dira garrantzitsuak basoak? Norentzat dira garrantzitsuak? Egon al zarete inoiz basoan? Zer sentitzen da basoan zaudenean? Ezagutzen al duzue baso edo naturagune babesturik zuen inguruan? Zergatik uste duzue babesten direla zenbait naturagune? 24 Irakaslearentzako baliabideak hemen: WORD PDF
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz