10 Ohartu Zein da osa dezakezun sei zifrako zenbaki handiena? Zenbaki horri bateko bat batzen badiozu, zer zenbaki lortuko duzu? Zenbat zifra ditu? Jardun 1 DESKONPOSATU zenbaki bakoitza zure koadernoan. Erabili unitateen taula laguntza gisa. 1.423.521 5.002.060 2.309.210 7.600.300 4.027.096 8.501.302 2 ESAN nola irakurtzen den aurreko jarduerako zenbaki bakoitza. 3 IDATZI aurreko eta ondorengo zenbakiak. 1.000.100 6.999.999 3.491.039 8.675.990 4 BILATU milioi bat baino handiagoak eta milioi bat eta ehun mila baino txikiagoak diren bost zenbaki. 5 ADIERAZI zer balio duen 5 zifrak batekotan. 2.578.200 9.258.801 2.128.753 3.485.901 4.106.500 5.342.731 6 PENTSATU, eta idatzi hiru zenbaki, 8 zifrak 8.000.000 bateko balio behar duela kontuan izanik. Milioia. Zazpi zifrako zenbakiak Ikasi Zazpi zifrako zenbakiek milioikoak, ehun milakoak, hamar milakoak, milakoak, ehunekoak, hamarrekoak eta batekoak dituzte. Milioiko 1 = 10 ehun milako = 1.000.000 bateko 1 MM = 10 EM = 1.000.000 B 1.000.000: «milioi bat» irakurtzen da. Adibidea 1.654.320 zenbakia honela deskonposatzen eta irakurtzen da: MM EM HM M E H B 1 6 5 4 3 2 0 1.654.320 = 1 MM + 6 EM + 5 HM + 4 M + 3 E + 2 H = = 1.000.000 + 600.000 + 50.000 + 4.000 + 300 + 20 1.654.320: «milioi bat seiehun eta berrogeita hamalau mila hirurehun eta hogei» irakurtzen da. MATEMATIKAKO HIZTEGIA Milioikoa MM Ma t ema t i k a r i BURUZ Berdinak al dira milioi bat eta 100 hamar milako? Zein da handiagoa, 9 milioi edo 900 ehun milako?
RkJQdWJsaXNoZXIy