16 Jardun 1 APLIKATU araua, eta kalkulatu balioa. Batuketaren araua VIII XXV LXXI CCX DCC MCL Kenketaren araua IV IX XL XC CD CM Biderketaren araua VI IV XV XL LX CL 2 APLIKATU arauak, eta idatzi zer zenbaki diren. CMLXII MMDCCVI MXCIII XXCL XIVXXX CDXL CDLXIX CMXLII XIXCD 3 OSATU erromatar zenbakien segida hauek: I, II, III, IV… 9ra arte. X, XX, XXX… 90era arte. C, CC, CCC… 900era arte. M, MM, MMM… 9.000ra arte. Erromatar zenbakiak Ohartu Zer adierazten du I letrak erloju honetan? Eta II letrek? Eta III letrek? Zure ustez, zenbat balio du I letrak? Zer letrak adierazten du 5a erloju honetan? Eta 10a? Zer zenbaki adierazten dute XII letrek? Zure ustez, zer zenbaki da XVI? Zergatik? Ikasi Erromatarrek zazpi letra maiuskula hauek erabiltzen zituzten, zenbakiak idazteko. Begiratu zer balio duen letra bakoitzak, eta zer arau erabiltzen zituzten zenbakiak idazteko. Batuketaren araua. Letra bat balio bereko edo balio handiagoko beste baten eskuinean badago, bi letren balioak batu egiten dira. Adibideak LX 50 + 10 = 60 CLI 100 + 50 + 1 = 151 Kenketaren araua. I, X eta C letrak balio handiagoko ondorengo bi letretako bakoitzaren ezkerrean badaude, eskuinekoei haien balioa kendu behar zaie. Adibideak IV 5 - 1 = 4 XC 100 - 10 = 90 Errepikapenaren araua. I, X, C eta M letrak gehienez hiru aldiz errepikatu daitezke. V, L eta D letrak ezin dira errepikatu. Adibideak II 1 + 1 = 2 CCC 100 + 100 + 100 = 300 Biderketaren araua. Letra baten edo letra multzo baten gaineko marrak milaz biderkatzen du balioa. 3.999tik gorako zenbakiak idazteko erabiltzen da. Adibideak V 5 × 1.000 = 5.000 XI 11 × 1.000 = 11.000 I V X L 1 5 10 50 C D M 100 500 1.000
RkJQdWJsaXNoZXIy